117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2010eko maiatzaren 5ean erabakitako
lizentzien etenduraren aldaketa

Eguesibarko Udalak, 2010eko irailaren 7an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen eustea Udal Planeko Berrikuspeneko lurzoru urbanizagarriko banaketa eremuetan lizentzien etendurari, 2010eko maiatzaren 5eko osoko bilkuran onetsi baitzen; baina salbuespen bat egonen da, Olazko katastroko 14. poligonoko 322. lurzatia, hain zuzen, hartan etendura bertan behera uzten baita honako baldintza hauekin bat:

"Obretako lizentziak ematen badira, behin-behinekoz emanen dira, berariaz baldintza honi lotuta: lizentziari lotutako erabilerak eta obrak bertan behera utziko dira eta, betiere, obrak erautsi eginen dira, kalteordainik jasotzeko eskubiderik gabe, hirigintzako administrazioak hala erabakitzen duenean; eta baimena eraginkorra izan dadin, goian aipatutako baldintzen pean, hartzaileek horiek berariaz onartzen dituztelarik, ezinbestekoa da Jabetza Erregistroan hori jasotzea, hipoteken alorreko legeei jarraikiz."

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eguesen (Eguesibar), 2010eko irailaren 8an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1014861