117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Cortesko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Udal honek, 2010eko irailaren 20an egin bilkura arruntean, bertzeak bertze erabaki zuen hasiera batean onestea Cortesko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2010eko irailaren 21ean.-Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1015515