2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Cortesko Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor
eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena
Udalak, 2010eko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespenaren iragarkia 2010eko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.
Ezarritako epea iraganda, epe horren barrenean Cortes Entre Todos (CET) udal taldeak alegazio bat aurkeztu zuen aurrekontu orokorraren kontra. Cortesen 2010eko irailaren 20an egin osoko bilkuran, ezetsi zen CET udal taldearen alegazioa, eta behin betiko onetsi ziren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 764.000 euro.
2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 90.200 euro.
3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 595.300 euro.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 1.426.770 euro.
5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretakoak: 917.300 euro.
6. kapitulua.-Inbertsioak besterentzea: 0 euro.
7. kapitulua.-Transferentziak eta kapitaleko bertzelako diru-sarrerak: 1.856.522 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 5.650.092,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.-Langileria gastuak: 1.159.500 euro.
2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 2.125.767 euro.
3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 15.000 euro.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 173.800 euro.
6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 2.033.025 euro.
7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 3.000 euro.
9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 140.000 euro.
Gastuak, guztira: 5.650.092,00 euro.
Cortesen, 2010eko irailaren 21ean.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.
Iragarkiaren kodea: L1015513