2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Hirigintza hitzarmena. Onespena
Corellako Udalak, 2010eko irailaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hirigintza hitzarmena, Corellako Udalaren eta Tamara Oradre Bellosoren, Promociones Residencial Araceli, S.L.ren, Ascensión Lázaro Lainezen eta Navarra Urbana, S.L.ren artekoa, hain zuzen ere UE-3 unitateko ezponda egitearen ondorioz ukitutako lurren okupazioa arautzeko, horien jabeak eurak baitira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Corellan, 2010eko irailaren 9an.-Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1014907