2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Bakaikuko alkateak, Alkatetzaren irailaren 3ko 100/2010 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 28. lurzatiaren xehetasun azterlana, Egoitz Urritzak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Bakaikun, 2010eko irailaren 3an.-Alkatea, Eduardo Urrestarazu Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1014890