2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
2010eko aurrekontuaren aldaketa. Behin betiko onespena
Udalak, 2010eko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean. Aipatu erabakia jendaurrean egon da Udalaren iragarki oholean eta 2010eko abuztuaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horregatik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak eguneratua) 202. artikuluan xedatuarekin bat, behin betikoz onetsitzat jo dira aurrekontuan egindako aldaketak, egitura honi jarraikiz:
2010eko aurrekontua, 2. aldaketa.
Kreditu gehikuntza.
GASTUAK:
453-62203-03 Gizarte-etxearen berrikuntza eta barne moldaketa: 15.000,00 euro.
FINANTZABIDEA:
870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 15.000,00 euro.
Allon, 2010eko irailaren 3an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L1014663