117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Espartza Galar II aldeko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituena.

Espartza Galar II aldeko lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, abuztuaren 13ko 1360/2010 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela deklaratu zen martxoaren 1eko 13/2010 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Espartza Galarko udaletxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete, honako hauek alegia: jabeen zerrenda, kargen titularren eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduko lurzatien zerrenda, berrantolamenduaren perimetroan sartutako lurzati periferikoak, baztertutako lurzatiak, ustiapeneko azalera oinarrizkoak, herrilurrak mugatzeko akta, landatzeko eskubideak, lurraren balio naturalak, jabetzaren banakako buletinak eta aldeak hartzen dituen udal lurretako planoak.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorb., 1) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 7, 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 23an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F1015393