1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Marrazketako zerrenda orokorreko izangaiak epatzea.
María del Rosario Lazcano Zatarain andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 18an emandako 2250/2010 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen kidegoetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak onetsi ziren. Hori dela eta, izangai interesdun guztiei adierazten zaie jakinarazpen hau argitaratzen denetik 10 egun balioduneko epea dutela, kasua bada, Idazkaritza Tekniko Nagusian dagoen espedientea ikusi eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko.
Prozedura honetako interesdunak dira Marrazketako (gaztelaniaz) zerrrenda orokorrean, 83. zenbakitik (Gemma Perales Garrido) 122. zenbakira arte (Patxi Xabier Aldunate Los Arcos), biak barne, dauden izangaiak.
Iruñean, 2010eko irailaren 20an.-Idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1015440