1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
295/2010 EBAZPENA, irailaren 14koa, Lehendakaritza zuzendari nagusiak emana, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak 2010eko irailaren 10ean harturiko Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena. Erabaki hori Defizit publikoa murrizteko neurri bereziak Nafarroako Foru Komunitaterako moldatzen dituen ekainaren 11ko 12/2010 Foru Legea dela-eta hartu da.
Urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuen Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluan ezarritakoarekin bat,
EBATZI DUT:
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak 2010eko irailaren 10ean harturiko Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
Iruñean, 2010eko irailaren 14an.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Ildefonso Sebastián Labayen.
ERANSKINA
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak, 2010eko irailaren 10eko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1. Negoziazioak hastea Defizit publikoa murrizteko neurri bereziak Nafarroako Foru Komunitaterako moldatzen dituen ekainaren 11ko 12/2010 Foru Legearen 8.2 artikuluari buruz sortu diren desadostasunak konpontzeko.
2. Lan talde bat hautatzea Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatzeko.
3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, 2010eko irailaren 15a baino lehen, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2. artikuluan aipatzen den edozein organoren bidez, manuan berean aipatzen diren ondorioetarako, eta Erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iragarkiaren kodea: F1015197