2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
2008ko aurrekontua. Bigarren aldaketa
Artaxoako Udalak, 2008ko abenduaren 31n egin osoko bilkuran eta bertan ziren guztiak bat etorrita, hasiera batez onetsi zuen 2008ko aurrekontuko 2. aldaketa.
Espediente hori jendaurrean egonen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarrita, 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betikoz onetsiko da.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2008ko abenduaren 31n.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.
Iragarkiaren kodea: L1014659