116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1127/2009 demanda

Lucia Montalvo Medelek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, epaitegi honetan Fabiano Kovalski y Patricia Palomar, S.I.ren, Fabiano Kovalskiren, Patricia Palomar Stobberen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 1127/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Lucia Montalvo Medelek Fabiano Kovalski y Patricia Palomar S.I.ren, Fabiano Kovalskiren, Patricia Palomar Stobberen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, Fabiano Kovalski y Patricia Palomar, S.I., Fabiano Kovalski eta Patricia Palomar Stobbe solidarioki kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 1.117,77 euro ordaintzera, gehi %10eko berandutza-interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri forma urratzearen ondoriozko erregutze-errekurtsoa izan ezik, Lan Prozedurari buruzko Legearen 189.1 artikuluko d) letraren arabera.

Eta Fabiano Kovalski y Patricia Palomar, S.I.ri, Fabiano Kovalskiri eta Patricia Palomar Stobberi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko irailaren 8an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1014951