116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 0000078/2007 betearazpena

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Roberto Marqués Lorentek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Félix Reinaldo Bernal enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 78/2007 prozeduran, hitzez hitz ondokoa dioen ebazpena eman da.

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Roberto Marqués Lorente jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Félix Reinaldo Bernalen aurka Lan arloko 2. Epaitegi honetan bideratzen ari den 78/2007 betearazpen-prozeduran, gaur emandako ebazpenean erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko zerrendan, tasazio-prezioa finkatuta, ageri diren ondasun enbargatuak, alderdi demandatuarenak baitira:

7523. finka, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua, 3320. liburukian, 137. liburuan, 90. orrian. Behin betiko balorazioa: 270.000,00 euro.

Enkantea egiteko baldintzak:

Epaitegi honen egoitzan eginen da, Iruñean, 2010eko urriaren 18an, eguerdiko 12:00etan.

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.

Enkantea egiteko baldintza hauek bete behar dira:

Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatu ahal izanen ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean (kontuaren zenbakia: 0030-8025 90, eta hogeigarren digituraino denak zeroak edo denak bederatziak), 3159.0000.64.0078.07 prozeduraren erreferentzia jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira errematea onetsi ondoren.

Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkeztu ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetu ahal izanen ditu eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.-Errematearen prezioa 20 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita (PZLaren 607.1 artikulua).

Zazpigarrena.-Epaitegi honetako idazkaritzan dagoen erregistro-ziurtagirian ageri dira enkantean jarritako ondasunaren jabariaren titulartasuna eta haren zama eta kargen egoera. Agiri hori idazkaritzan ikusgai dago eta bera onartu behar da, ez dago beste bat eskatzeko eskubiderik (PZLaren 670.1 artikulua).

Organo judizial honen aurretik beste batzuek egin dituzten idatzoharren titularrei (beheragoko zerrendan daude) jakinaraz bekie idatzohar horiek guztiak ezereztuko direla enkantea eta, kasua bada, esleipena egin ondoren, betearazpen honetako kredituen zati batek (zehazki, 1.081,80 euroko zenbatekoa) lehentasun berezia duelako. Lehentasun hori Langileen Estatutuaren 32.1 artikuluan jasorik dago.

Zama eta karga hauek ezereztuko dira:

1.-Nafarroako Rural Kutxaren aldeko bi hipoteka, 3008 0017 61 504911652 eta 3008 0017 68 1373549854 maileguak bermatzen dituztenak.

2.-TH TECNIC, S.L.ren aldeko aurreneurrizko enbargo-idatzoharra.

3.-Ribaforadako Udalaren aldeko aurreneurrizko enbargo-idatzoharra.

4.-Caixa D?Estalvis i Pensions de Barcelonaren aldeko aurreneurrizko enbargo-idatzoharra.

5.-Inversiones Mibe, S.A.ren aldeko hipoteka.

6.-Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko aurreneurrizko enbargo-idatzoharra.

Halaber, zama horien titularrei jakinarazten zaie enkanterik ez dela eginen baldin eta haiek, aldez aurretik, Langileen Estatutuaren 32.1 artikuluaren arabera lehentasuna duten ordainsarien zenbatekoa (1.081,80 euro) sartzen badute epaitegi honek Baneston duen kontuan (3159 0000 64 0078 07 kontua).

Zortzigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %70 izan behar da gutxienez ere (PZLaren 670.1 artikulua).

Hala izan ezean, PZLaren 670.4 artikuluan ezarritako tramiteak beteko dira.

Bederatzigarrena.-Enkantearen ekitaldian posturagilerik ez badago, hartzekodunak ondasunen esleipena eskatu ahalko du haien tasazio-balioaren %50aren truke edo kontzeptu guztiengatik zor zaion diru-kopuruaren truke.

Hartzekodunak ez badu ahalmen hori hogei eguneko epean erabiltzen, enbargoa kendu eginen da, betearazpenpeko alderdiak hala eskatuz gero. (PZLaren 671. artikulua).

Hamargarrena.-Errematearen prezioa 654. artikuluko lehen idatz-zatian aurreikusten den xederako erabiliko da, baina soberakinik bada atxiki eginen da, betearazlearen ondoren beren eskubidea inskribatu edo idatzohartu dutenei ordaintzeko. Hartzekodun horiei ordaindutakoan dirurik geratzen bada, betearazpenpeko alderdiari edo hirugarren edukitzaileari emanen zaio.

Artikulu honetan xedatutakoak ez du inola ere eragotziko soberakina beste xede baterako erabiltzea, hura atxikitzeko agindua emanda badago beste betearazpen bereziren batean edo konkurtso-prozesuren batean (PZLaren 672.1 artikulua).

Eta Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta eta 270.000,00 eurotan baloratuta dagoen 7523. finkaren enkantean parte hartu nahi duten guztiei legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Iruñean, 2010eko irailaren 13an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1015328