116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 125/2010 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Soso Muselianik eskaturik, Montajes Tabiven, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 125/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Erabakitzen dut Soso Museliani jaunak Montajes Tabiven, S.L.ren aurka eskatu duen betearazpen agindu orokorra ez ematea eta betearazpenik ez abiaraztea, alderdi demandatua konkurtsoan dagoelako. Horrek ez du ezertan eragotziko kredituei konkurtsoan dagokien tratamendua.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazten denetik bost egun balioduneko epean.

Hala erabaki du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Montajes Tabiven, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko irailaren 6an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1014877