116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 73/2010 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitza:

Laura Alunda Jiménez eta Eulogia Fernández Giménez kondenatzen ditut, ebasketa-falta baten egileak eta erantzule kriminalak diren aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Laura Alunda Jiménezek eta Eulogia Fernández Giménezek 180 euroko isun bana ordaindu behar dute.

Laura Alunda Jiménez eta Eulogia Fernández Giménez kondenatzen ditut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Laura Alunda Jiménezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 14an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1014998