116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 100/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, hots, 100/2010 falta-judizioa, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

278/2010 epaia. Iruñean, 2010eko ekainaren 8an.

Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, mehatxu-falta baten ondorioz bideratu diren 2010eko 100. falta-judizioaren autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Fiskaltzak ez du parte hartu. Alderdi salatzailea Eduardo Álvarez Rubio izan da, eta alderdi salatua, José María Insausti Soto.

Epaitza:

José María Insausti Soto absolbitu egiten dut leporatu zaion faltatik, hots, Zigor Kodearen 620.2 artikuluan azaltzen den mehatxu-faltatik. Prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Egin bedi epaiaren lekukotza, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Eta Eduardo Álvarez Rubiori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 9an.-Idazkari judiziala, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1015040