116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 584/2009 kanbio-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan kanbio-judizioa bideratzen ari dela Dena Obras y Proyectos, S.L.ren aurka. Obetrans Tudela, S.L.k sustatu du auzia, Jaime Ubillos Minondo prokuradore jaunak ordezkatuta. Prozedura horren barnean, xedapen zatian hauxe dioen autoa eman da:

Alderdi betearazlearen, hots, Obetrans Tudela, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz diharduen Jaime Ubillos Minondo prokuradoreak eskaturik, betearazpena abiarazten da, betearazpenpeko alderdiak, Dena Obras y Proyectos, S.L.k, diru kopuru hauek ordain ditzan: hogeita hamar mila (30.000) euro printzipal gisa gehi legezko interesak puntu bi handituta 2009ko otsailaren 15etik aurrera, gehi mila hirurehun eta berrogeita hamar euro eta berrogeita bi zentimoko (1.350,42 euro) gastuak eta prozesuko kostuak.

Eta Dena Obras y Proyectos, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 3an.-Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1014868