4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. Kargak kentzeko 661/2010 espedientea
Judit González Barriales andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut: epaitegi honetan, Construcciones José Javier Soto Sociedad Limitadak eskaturik, kargak kentzeko 661/10 espedientea bideratzen ari da, ondoren azaltzen den finkaren kargak (erreserba-zentsuak) ezerezteko eskatu baita:
"Hiri finka. Hiri honetako Zapatería kaleko 5 zenbakiko etxea (Kale Nagusiko 108 zenbakikoa izan zen eta geroago 98 zenbakikoa). Hirurogeita bat metro karratu (61 m²) dituen orubean eraikita dago. Mugak: aurrean, sarrera duen aldean, bere helbideko kalea; sartu eta eskuinean, kale bereko 7 zenbakiko etxea; ezkerrean, kale bereko 3 zenbakiko etxea; eta hondoan, belena. (...)
Lurzati zedula. Deklaratzen dute finka hau Lizarrako katastroko 3. poligonoko 654. lurzatia dela, 1. azpieremua, hiru hiri-unitatez osatua, ... Jabea Construcciones José Javier Soto Sociedad Limitada enpresa da, zorua eta zoru gaina trukatzeko 2005eko abenduaren 5ean Lizarrako María Luisa Salinas Alemán notario andrearen aurrean egiletsi zen eskrituraren arabera. Eskriturak 696 protokolo zenbakia du".
Honen bidez, gaurko probidentzian erabakitakoa betez, zitazioa egiten zaie Mayorazgo de Tarazonaren legezko ordezkariari eta Francisco Cavero y Álvarez de Toledo jaunaren kausadunei, kendu nahi den kargaren titular gisa, ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan epaitegian ager daitezen eskubidez komeni zaiena alegatzeko, eta ohartarazten zaie agertu ezean zuzenbidearen arabera dagokien kaltea izanen dutela.
Lizarran, 2010eko irailaren 7an.-Idazkaria, Judit González Barriales.
Iragarkiaren kodea: J1014866