2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Larraintzarko Benta Ultzamako gizarte-etxea antolatu
eta kudeatzeko barne araudiaren erregelamendua.
Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2010eko apirilaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Larraintzarko Benta Ultzamako gizarte-etxea antolatu eta kudeatzeko barne araudiaren erregelamendua.
Hasierako onespenaren erabakia 2010eko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean, eta jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu.
Ultzamako Udalak, 2010eko ekainaren 9an egin bilkuran, behin betikoz onetsi du Larraintzarko Benta Ultzamako gizarte-etxea antolatu eta kudeatzeko barne araudiaren erregelamendua eta tarifen eranskina.
Horrenbertzez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, Ultzamako Udalak, 2010eko ekainaren 9an egin bilkuran, behin betikoz onetsi du erregelamendu horren testua eta tarifen eranskina, bidezko ondorioak izan ditzan.
Erabaki hori eta erregelamendu horren testu osoa 2010eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an, baina erregelamendu horrekin batera onetsitako "tarifen eranskina" argitaratzea ahaztuta.
Horregatik guztiagatik, iragarki honen bidez zuzenketa egin eta tarifen eranskina argitaratzen da. Ondoan dago horren testua.
Larraintzarren (Ultzama), 2010eko irailaren 2an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.
LARRAINTZARKO BENTA ULTZAMAKO GIZARTE-ETXEA ANTOLATU ETA KUDEATZEKO BARNE ARAUDIAREN ERREGELAMENDUA
Kontzeptua.
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Larraintzarko Benta Gizarte-etxeko aretoak erabiltzeagatik, barne sartuta ikus-entzunezko materiala.
Ordaindu beharra noiz sortzen den.
2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez ordaindu beharko da.
3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.
Ordaintzera behartuak daudenak.
4. artikulua. Prezio publikoa ordaintzera beharturik daude aipatu lokalak eskatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, Udalak baimentzen baditu, betiere kontuan harturik zein den haiek erabiltzeko indarra duen egutegia eta erabiltzeko maneran ote dauden. Horretarako, eskabidea aurkeztu beharko diote Ultzamako Udalari, eta kasu guztietan lehentasuna izanen dute ohiko erabiltzaileek, hau da, gizarte-etxea kudeatzen duten toki entitateek antolatutako jarduerek, eta abarrek.
Erabilera.
5. artikulua. Gizarte-etxeko areto edo gelaren baten erabilera eskatu ondoren, Ultzamako Udalaren Gizarte-etxeak emanen dio eskatzaileari dagokion baimena.
Eskabidea erabili baino bost egun lehenago aurkeztuko da, gutxienez, eta idatzizko baimena erabili baino 24 ordu lehenago emanen da, gutxienez.
Oinarriak, tasak eta tarifak.
6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, erregelamendu honen eranskineko tarifak aplikatuko dira.
Zein egintzagatik ez den ordaindu behar.
7. artikulua. Ekitaldi mota hauengatik ez da ordaindu beharko:
a) Gizarte-etxea kudeatzen duten udalek, hau da, Ultzama, Odieta, Lantz, Atetz eta Anueko udalek edo udal horiek osatzen dituzten mankomunitateek antolatutako kultur eta kirol ekintzak eta bestelakoak.
b) Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremuan edo esparruan eratuta dauden elkarteen eta taldeen jarduerak.
c) Aralar Musika Eskola.
Zer ekitaldirengatik ordaindu behar den.
8. artikulua. Ekitaldi mota hauengatik ordaindu beharko da:
1. taldea.-Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparruko bizilagunek, norbanako gisa eta eratutako talde bateko kide izan gabe, antolatutako ekintzak.
2. taldea.-Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparrutik kanpoko sindikatuek, elkarteek, entitateek edo taldeek antolatutako ekitaldiak.
3. taldea.-Enpresa edo erakunde pribatuek edo antzekoek -merkataritzakoak, etab.- antolatutako ekitaldiak.
Betiere Gizarte-etxeko Partaidetza Kontseiluak eskubidea izanen du halako ekitaldi batzuk bazter uzteko edo ez baimentzeko, Gizarte-etxearen xede eta helburuekin bat egiten ez badute.
ERANSKINA
2010eko tarifak
I. epigrafea.
A) Ekitaldi aretoa.
-4 ordurako uztea.
- 1. taldea: 50 euro.
- 2. taldea: 70 euro.
- 3. taldea: 100 euro.
-Egun osorako uztea.
- 1. taldea: 80 euro.
- 2. taldea: 120 euro.
- 3. taldea: 175 euro.
B) Areto txikiak (1., 4., 5. eta 6. aretoak).
-4 ordurako uztea.
- 1. taldea: 0 euro.
- 2. taldea: 15 euro.
- 3. taldea: 30 euro.
-Egun osorako uztea.
- 1. taldea: 0 euro.
- 2. taldea: 25 euro.
- 3. taldea: 45 euro.
C) Areto handiak (2. eta 3. aretoak).
-4 ordurako uztea.
- 1. taldea: 0 euro.
- 2. taldea: 30 euro.
- 3. taldea: 50 euro.
-Egun osorako uztea.
- 1. taldea: 0 euro.
- 2. taldea: 45 euro.
- 3. taldea: 75 euro.
II. epigrafea.
1.-Partaidetza Kontseiluak erabaki dezake, interes publikoa dela eta, jarduera bat ordaintzetik salbu egonen dela, ordaintzera behartuta dagoen talde batek sustatu edo betetzekoa bada ere.
2.-Gizarte-etxeko ekipamenduak kalteak jasaten baditu erabilera okerraren ondorioz, jardueraren sustatzaileak edo arduradunak hartuko du bere gain hura ordaintzea.
Iragarkiaren kodea: L1014662