2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Tokiko ehiza barrutia handitzeko proiektua
Erroibarko Udalak tokiko ehiza barrutia Handitzeko proiektua sustatu du, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betez. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluak aplikatuz, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Txangoa (11. poligonoa; 1, 2, 3, 4 eta 5. lurzatiak).
Erroibarren, 2010eko irailaren 21ean.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1015555