2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Enkante publikoa, %20 merkeago, OS1.14 (Olkotz)
bizitegitarako lurzatia besterentzeko
Xedea: lurzati hau besterentzea:
"Hiri lurzatia: OS1-14 lurzatia.-Bizitegitarako lurzatia, Olkozko OS1 unitatean dagoena. Haren azalera da laurehun eta hamar metro karratukoa, eta familia bakarreko etxebizitza bakartua egiteko erabili behar da. Eraikigarria da, Biurrun-Olkozko Udal Planak ezarritako baldintzekin, eta ondoko mugak ditu: iparraldean, OS1-EL7; hegoaldean, OS1-V1; ekialdean, OS1-15 eta OS1-16 lurzatiak; eta mendebaldean, OS1-13 lurzatia. Iruñeko 3. Jabetzaren Erregistroan inskribatua (3.692. liburukia, 17. liburua, 179. folioa, 1.210. finka). Ez du zamarik ez eta urbanizazio gasturik ere."
Hasierako prezioa: 89.074,07 euro. (hasierako prezioa, BEZik gabe).
Behin-behineko fidantza: 1.781,48 euro.
Eskaintzak noiz eta non aurkeztu: iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabosgarren egun naturaleko 12ak arte. Egun hori balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean amaituko da, ordu berean.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta bosgarren egun baliodunean, 13:00ean, larunbata ez bada.
Dokumentazioa lizitatzaileen eskura dago Biurrun-Olkozko Udaleko Idazkaritzan eta Tebas-Muru Artederretakoan.
Biurrunen, 2010eko irailaren 2an.-Alkatea, Jesús Astrain Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L1014654