116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Berriobeitiko Kontzejuaren Batzarrak, 2010eko irailaren 2an egin bilkuran, legez eskatutako gehiengoaren quorumarekin onetsi zuen honako herrilur honen hasierako desafektazioa:

Landalurreko ondasunen katastroko 13. poligonoan, honako lurzati hauek:

-718 D, 68.507 metro karratuko azalera duena.

-728, 2.939 metro karratuko azalera duena.

Desafektazioaren helburua da erabilera lagatzea edo karga ezartzea, paintballeko zelai bat paratzeko.

Urriaren 18ko 289/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateetako Ondasuneko gaineko Erregelamenduaren 142. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzeju Etxearen iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, egun hori barne.

Berriobeitin, 2010eko irailaren 3an.-Kontzejuko burua, Francisco Javier Díaz Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1014827