2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
Aurizko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Aurizko Udalak, 2010eko irailaren 9ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aurizko Udaleko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Aldaketa hori 41. artikuluari eragiten dio eta, beraz, hau erantsi behar zaio artikulu horri:
1.-Herriko bazkalekuetan sartuko den aziendarengatik Udalak kobratuko duena ondoren aipatzen den baliokidetasunaren bidez kalkulatuko da:
Behi-azienda larri buru 1: azienda larri buru 1
Zaldi-azienda larri buru 1: 1,2 azienda larri buru
Behor 1 + zaldiko 1: 1,2 azienda larri buru
Ardi 1: 0,15 azienda larri buru
18 hilabete baino gutxiagoko biga 1: 1,5 azienda larri buru
18 hilabete baino gutxiagoko behoka 1: 1,5 azienda larri buru
Auritzen, 2010eko irailaren 14an.-Alkatea, Jose Irigaray Gil.
Iragarkiaren kodea: L1015161