1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
258/2010 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, Lanbide Elkargoen eta Elkargoetako Kontseiluen Erregistroan Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Prestuaren estatutuen 29. artikuluaren aldaketa inskribatzen duena.
Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 420/2006 Ebazpenaren bidez, Lanbide Elkargoen eta Elkargoetako Kontseiluen Erregistroan inskribatu zen Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Prestua eta haren estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argiratzeko agindu zen.
2010eko apirilaren 26an jaso zen Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Prestuak beren estatutuen 29. artikuluaren aldaketa inskribatzeari buruz egindako eskaera, apirilaren 19ko batzar orokor berezian aho batez eta estatutuetan ezarritakoari jarraikiz adostua.
Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legearen 20.b) artikuluak eta Lege hori garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuaren 23.b) artikuluak ezartzen dutenaren arabera, lanbide elkargoek edo elkargoen kontseiluek erregistroan izanen duten inskripzioak honako hau jasoko du: "Elkargoen estatutuak eta elkargoen kontseiluen estatutuak eta haien aldaketak". Aipatutako foru dekretuaren 24. artikuluan zehazki arautzen da inskribatzeko prozedura.
Aldaketa eskaera araututako prozedurari jarraikiz tramitatu da eta indarreko araudia betetzen du, espedientean jasotako txostenarekin bat.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretuari jarraikiz emandako ahalmenak baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoetako Kontseiluen Erregistroan inskribatzea Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Prestuaren estatutuen 29. artikuluaren aldaketa. Honela gelditu da:
"29 artikulua. Ordezkarien ordezkapena.
Ordezkari izateari uzten dion prokuradoreak bere esku dagoen dokumentazioa itzuli beharko du eta prokuradore berriari emanen dizkio beharrezko argibide guztiak, ahalorde-emailearen prozesuko ordezkaritza eraginkortasunez erabiltzen jarrai dezan".
2. Ebazpen hau jakinaraztea Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuari eta Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Prestuari, eta aditzera ematea ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2010eko uztailaren 30ean.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Ildefonso Sebastián Labayen.
Iragarkiaren kodea: F1013123