1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
AKATS ZUZENKETA, Enpresako zuzendari nagusiak uztailaren 6an emandako 1757/2010 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez "Galdaretarako 2010eko Renove Plana" izeneko diru-laguntzen deialdia onetsi zen.
Akatsa antzeman da aipatutako ebazpenaren eranskinean ("Galdaretarako 2010eko Renove Plana" izeneko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak). Ebazpena 2010eko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n. Hori dela-eta, bidezkoa da akatsa honelaxe zuzentzea:
2. oinarrian (Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak eta laguntzaren zenbatekoa), 1.b atalean, honako hau dio:
"ii) Behe Berotze Ahalmenarekin alderatuta %104tik gorako potentzia izendatuko errendimendua izatea erregaian".
Eta honela behar du:
"ii) Behe Berotze Ahalmenarekin alderatuta gehienez ere %104ko potentzia izendatuko errendimendua izatea erregaian (%100 potentzia izendatuan edo %30 karga partzialean)".
Iruñean, 2010eko abuztuaren 30ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.
Iragarkiaren kodea: F1014419