110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

"ERRIOXA" JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA

8/2010 ofizio-zirkularra. Mahats bilketaren garaian muztioak
eta ardoak lekuz aldatzeko bete beharreko arauak

Kontseilu Arauemailea laginak hartzen ditu kanpaina bakoitzeko ardoak kalifikatzeko hartziduraren ondoren, hartziduraren lekuan bertan, "Errioxa" Jatorrizko Deitura Kalifikaturako eskubidea duten ardoak kalifikatzeko Arauetan ezarritakoari jarraituz (urriaren 20ko APA/3465/2004 Agindua, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak emana, "Errioxa" Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren eta haren Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua onesten duena, 2.II.1 eranskina). Ondorioz, Kontseilu Arauemaileak ez du 2010eko muztio edo ardorik lekualdatzeko baimenik emanen, ezta "a tapón de lago" deritzon praktikarako ere, harik eta mahats bilketaren deklarazioa egin eta "Errioxa" Jatorrizko Deitura Kalifikatua erabiltzeko eskubidea ematen duen kalifikazioa eskuratzen den arte.

Hala ere, Kontseilu Arauemaileak, kontuan izanik ardo zuri eta gorrien ekoizpenak ezaugarri bereziak dituela eta teknologia jakin bat erabiltzeak ardo horien kalitatean eragin erabakigarria izan dezakeela, baimena eman ahalko du muztio zuri eta gorriak soilik lekuz aldatzeko, kalitatea hobetzea helburu duen justifikazio teknikoa badago eta upategi hartzaileak baliabide tekniko egokiak baditu.

Lekualdaketarako baimena idatziz eskatu behar da, lekualdaketaren justifikazio teknikoa erantsita.

Baimen hori ardo zuri eta gorrietarako bakarrik emanen da. Ardoa jatorrizko upategitik kontrolatuko da, eta helmugako upategian Kontseilu Arauemailearen kalifikazioa jaso beharko du. Muztio zuriarekin ardo zuria baizik ez da eginen, eta muztio gorriarekin ardo gorria.

Kontseilu Arauemaileko zerbitzu teknikoek eta ikuskatzaileek neurri egokiak ezarriko dituzte lekualdaketa ahalik ongien kontrolatu eta zaintzeko. Neurri horiek baimenean azalduko dira.

Erositako muztioekin egiten diren ardoei gutxieneko lerma hauek deskontatuko zaizkie, eroslearen kargura:

-%1eko lermak, hondarra garbitutako muztioetarako.

-%4ko lermak, hondarra garbitu gabeko muztioetarako.

Upategi igorleari, erabilitako mahats kopuruaren arabera dagokion ardo babestutik, saldutakoa deskontatuko zaio, hau da, igorritako kantitatea ken %1, hondarra garbitutako muztioa bada, edo %4, hondarra garbitu gabekoa bada.

Bi alderdiek, saltzaileak eta erosleak, eroslearen kargurako lerma handiagoak ituntzen badituzte, Kontseilu Arauemaileak itundutako portzentajeak aplikatuko ditu. Kontseilu Arauemaileari ituna jakinarazi behar zaio lekualdaketarako baimena eskatzearekin batera.

Edozein zalantza argitzeko, Kontseilu Arauemaileko Ikuskatzaileen Zerbitzura jo dezakezue, 941 500 400 telefonora deituz.

Aditzera ematen dizuegu behar diren ondorioak izan ditzan.

Logroñon, 2010eko irailaren 1ean.-Zerbitzu Teknikoetako burua, Domingo Rodrigo Martínez.

Iragarkiaren kodea: E1014527