1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
442/2010 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako 2009-2010 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorra behin betiko ebazten duena.
Ekainaren 25eko 386/2009 Ebazpenaren bidez irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako 2009-2010 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorra onetsi zen. Deialdia 2009ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an.
Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak martxoaren 31n emandako 161/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 61. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 19koa) deialdia behin-behinekoz ebatzi zen. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin ditu beka eta laguntzen ordainketa aginduak emateko.
Behin-behineko ebazpena berrikusteko eskaerak aurkezteko interesdunei eman zitzaien epea 2010eko ekainaren 20an bukatu zen.
Aipatu deialdiko 15.3, 15.4 eta 15.5 arauak betez, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposamena egin du aldaketen gaineko behin betiko ebazpena eman dadin, 2010eko ekainaren 24an bildu zen Beken Batzordeari kontsulta egin ondoren.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2009-2010 ikasturtean erdi eta goi mailetako ikasketak egiteko, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 161/2010 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz ebatzi ziren beka eta laguntzak behin betikotzat hartzea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, eman eta ukatutako beka eta laguntzei dagokienez ageri diren salbuespenak izan ezik, horiek aldatu egiten baitituzte aipatu behin-behineko ebazpen hartan heldu zirenak.
2. Era berean, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri diren zerrendak, eman eta ukatu diren laguntzenak, behin betikoak dira. Eranskinak ikusgai egonen dira honako bulego hauetako iragarki oholetan:
-Nafarroako Gobernuko Jendearendako Argibide Bulegoa, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña.
-Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa, Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematea Ekonomia eta Ogasun Departamentuan behar diren kudeaketak egin ditzan eta onuradunei dagokien dirua ordaintzeko aginduak eman ditzan.
5. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2010eko gastuen aurrekontuko "Irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako beka eta laguntzak" izeneko 410002-41150-4800-323100 kontu-sailaren kargura.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
7. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.
Iruñean, 2010eko abuztuaren 10ean.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.
Iragarkiaren kodea: F1013914