110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Zuñigan barna Vasco-Navarro trenaren bide berdearen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza.
Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2010eko abuztuaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zuñigan barna Vasco-Navarro trenaren bide berdearen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zuñigan, 2010eko abuztuaren 30ean.-Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L1014287