110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Administrari-ofizialaren izendapena

Azkoiengo Udaleko alkateak, abuztuaren 27an eman 176/2010 ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1.-Mercedes Oteiza Méndez izendatzea Azkoiengo Udaleko administrari-ofizial, lan-kontratu finkoarekin.

2.-Erabakia interesdunari jakinaraztea, honako hau argitaratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean lanpostuaren jabetza har dezan, zin egin edo hitz eman ondotik.

3.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea.

4.-Erabaki hau atxikitzea langilearen espedienteari.

Argitara ematen da, 2010eko apirilaren 26an argitaratu zen deialdiaren 10.2 oinarriari jarraikiz.

Azkoienen, 2010eko abuztuaren 26an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L1014269