Iragarkia
110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Plan Berezia, San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoaren barne berrikuntzarako eta katalogoa aldatzeko V3 eraikinean (ospitale psikiatrikoa). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2010eko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 01-JUL-10 (9/CU)
San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoaren barne berrikuntzarako Plan Berezia hasiera batean onetsi ondotik (JOB 15/UV, 2010-04-20) jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabaki da:
1.Behin betikoz onestea Txantrea auzoko San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoaren barne berrikuntzarako Plan Berezia (V. unitate integratuko Z-4 eremua), baita katalogoko aldaketa ere V3 eraikinari dagokionez (ospitale psikiatrikoa), biak Nafarroako Osasun Zerbitzuak sustatuak.
2.Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2010eko abuztuaren 3an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Araudi orokorra
Esparru orokorra eta Z.-4 esparruko hirigintzako araubidea
Araudi honen esparru orokorra da Iruñeko Udal Planeko V. unitate integratuko Z.-4 unitatea.
Esparru hauek berezi dira:
IZENA | ESPARRUA | LURZATIA |
Z.-4.1 | Zentro psikogeriatrikoa | |
Z.-4.2 | Erronkaribar zentroa | 1620* |
Z.-4.3 | Ezkaba udal kiroldegia | 1977 |
Z.-4.4 | Nekazaritza eskola | 1979 |
Z.-4.5 | Munduko parkea | 1978 |
(*) 1620. lurzatiaren banantzea. Mugak, dokumentazio grafikoan zehaztuak. | ||
Z.4.1 esparruan, berriz, U1.1-etik U7.0-ra bitarteko antolamendu unitateak daude.
Z.-4 esparruko egiturazko determinazioak
Lurzoru mota: hirilurra.
Kategoria: finkatua.
Erabilerak: ekipamendu publikoetarako eta parkea.
-Parke publikoaren azalera, bere horretan.
-Pabiloi egitura oinarrizkoa, egungo ekipamendutik aparte, bere horretan.
Z.-4.1 esparruko hirigintzako araudia
Z.-4.1 esparruko erabilera xehakatua: osasungintzako ekipamendu publikoa.
Erabilera baimenduak dira Udal Planeko Araudi orokorrak ekipamendutarako erabileratzat ezartzen dituenak (osasun zerbitzuak, gizarte laguntza, irakaskuntza, kultura, kirolak, josteta, administrazioa, erlijiosoa, bizitegi komunitarioa, merkatua). Horrek ez du erran nahi bertze erabilera batzuk ezartzen ahal ez direnik, erabilera nagusiaren lagungarri edo osagarri gisa, behar bezala arrazoiturik badaude.
Araudi orokorra Z.-4.1 esparruari dagokio.
-10. atalean (Lagapenak) 2. lagapena Z.-4.2 esparruan (Erronkaribar zentroa) egin beharreko obrei lotu zaie.
Zonak. Eremu funtzionalak eta unitate homogeneoak
Eremu funtzionalak.
Plan Berezi honetan aurkezten den proposamenaren abiapuntua esparru honetarako plan funtzional berariazkoa da, eta osasun erabileren antolamendu batean islatu da. Hura proposamen gisa ulertu behar da, ez baita loteslea.
Ulertzen da etorkizunean aldaketak izan daitezkeela premietan edo funtzionatzeko irizpideetan. Halakoan, malgutasuna garrantzitsua da, baita eginkizunak birkokatu ahal izatea eta erabilera ezberdinak aldi baterako lekualdatu ahal izatea, aurreikusten baita eraikina funtzionamendu etengabean egotea.
Unitate morfologikoak.
Alor funtzional handiak. Plan funtzionalak lau ezarri ditu, aldi berean unitate morfologikoetan banatzen direnak; horiek oinarritako balio dezakete eraikuntzaren faseak ezartzeko tenorean:
1. alorra: Psikiatria edo Psikogeriatria. Egoitza/Ospitaleratzea.
1.1 unitatea. Egoitza/ospitaleratzea.
1.2 unitatea. Egoitza/ospitaleratzea.
1.3 unitatea. Egoitza/ospitaleratzea.
1.4 unitatea. Erabilera anbulatorioa.
1.5 unitatea. Egoitza/ospitaleratzea.
2. alorra: Psikiatria edo Psikogeriatria. Egoitza/Ospitaleratzea.
2.1 unitatea. Egoitza/Ospitaleratzea.
2.2 unitatea. Egoitza/Ospitaleratzea.
2.3 unitatea. Egoitza/Ospitaleratzea.
2.4 unitatea. Erabilera anbulatorioa.
2.5 unitatea. Egoitza/Ospitaleratzea.
3. alorra: Zerbitzu zentral eta orokorrak.
3.1 unitatea: Zerbitzu zentral eta orokorrak.
3.2 unitatea: Zerbitzu zentralak.
3.3 unitatea: Zerbitzu orokorrak.
3.4 unitatea: Zerbitzu orokorrak.
3.5 unitatea: Loturarako galeriak.
4. eremua.
4.0 unitatea: Zerbitzu orokorrak.
5. eremua.
5.0 unitatea: eskura, beharraren arabera. gaur egun auzo elkarteari egindako lagapen bat da.
6. eremua: erreserba, eraikin berri baterako.
6.0 unitatea: eskura, beharraren arabera.
7. eremua: urbanizazio perimetrala.
7.0 unitatea: urbanizazioa eta lorezaintza. Barne urbanizazioa, eraikinik gabe.
Osasun arloko zonifikazio hau guti goiti-beheitikoa da.
Araudi partikularraren fitxetan ezarri dira bolumetriei, lerrokadurei eta unitate morofologikoen okupazioari dagozkien determinazio partikularrak.
Bide sistema
Elementu eratzaileak.
Esparrua Plan Berezi honetan ezarritako unitateetan banatzean, unitate bat nabarmendu da (U7.0), eraikuntza unitateetatik kanpoko elementu eratzaile gisa, haren xedeak izanik urbanizazioa eta lorezaintza perimetral independentea. Definizio hau nonbait horkoa da.
Bideak eta aparkalekuak.
Sarbideak:
-Esparrurako bi sarbide gehiago sortu dira, Atarrabiako etorbidetik egun denaz landa:
- Sarbide nagusi berria:
San Kristobal karrikako biribilgune berritik. Sarbide hau egin aitzin, beharrezkoa da Ondareari lagatako eraikina eraistea. Esparruko bisitariek sarbide hau erabiliko dute, sarbideak hobeturik hiriko azpiegitura orokorretatik (ingurabidea). Aurreikusia dago toki honetan bisitarien sarreren kontrol bat egotea.
- Zerbitzuen sarbide berria, ingurabidetik:
Ingurabidean dagoen saihesbidean barna sarbide berria sortu da, zentroko zerbitzuetarako. Toki hau hurbilena da mantentze lanetarako, botikarako, sukalderako eta biltegietarako aurreikusitako aldeetatik; gisa horretara ibilgailurik pisuenek ez dute sartu beharko esparruaren gainerakoan. Nolanahi ere, eraztun perimetralari esker barne erabilerako ibilbide bat izanen da, sarbide hau bertze biekin lotzen duena (berria, San Kristobal karrikan, eta Atarrabiako etorbidean egun dagoena). Aurreikusia dago eraztunaren parte honen erabilera murriztua izatea, barne erabilerarako, sarbideen kontrolaren bidez.
Bideak. Diseinuaren baldintzak.
Barne bide guztiek paisaian integraturik egonen dira, elkarri traba egin gabe. Geometria bihurgunetsua izanen da, eta ahal dela tarte zuzen luzerik gabea. Bideen geometriaren bidez diren arbola ertain eta handiak botatzea saihestuko da.
Zolaren diseinua, materialak etab. erabiliko da bidean zerrenda bat aparkatzeko eremu gisa eta albo espaloi gisa identifikatzeko. Zoladurak maila jarraitua izanen da, maila aldaketarik gabe, eta ibilgailuen joan-etorria mantsoa izan dadin eta oinezkoak lehentasuna izan dezan diseinatuko da.
Eraikineko eremu anbulatorioko sarbideetan, larrialdietarako bide seinalatu bat aurreikusi behar da, anbulantziak edo, larrialdietan, partikularren ibilgailuak sar daitezen.
Eskema grafikoa eskema hutsa den aldetik interpretatu behar da eta, beraz, egokitzen ahalko da zentroaren premien arabera.
Aparkalekuak
Determinazio eratzaileak.
Ahal dela ez dira ibilgailuak metatuko aparkatzeko eremu handietan; gisa hartara barreiatu eta kamuflatuko dira eta multzoa ahalik eta integratuena egonen da eraikinaren ertzeetatik doan parke perimetralaren barnean.
Determinazio xehakatuak.
Lerro jarraigabean ezarriko dira, tartean arbolak edo oinezkoendako pasabideak direla.
Egungo kalkuluen arabera, aparkatzeko 250 toki behar dira gutienez, lur gainean, bi aldetan bereiziak:
-Bisitarien aldea: San Kristobal karrikako sarbide berriaren eta eraikinaren sarbide nagusiko inguruen artean kokatua.
-Langileen aldea: iparraldean kokatua, ingurabidetik heldu den sarbide berritik hurbil.
Aurreikusia dago zamalanetarako eremu bat, sukaldearen, botikaren, mantentze lanen eta biltegiko sarbidearen eremuan, baita 5 tokiko aparkaleku/garaje bat ere mantentze lanen eremuan.
Eskema grafikoa eskema hutsa den aldetik interpretatu behar da eta, beraz, egokitzen ahalko da zentroaren premien arabera.
Zentroaren beraren eskaeratik heldu den beharra sortu ahalean erantzunen zaie aparkatzeko tokien beharrei. Aparkatzeko halako toki batzuk egotea nahitaezkoa bada ere, hori ez dago loturik eraikuntzaren fase ezberdinei.
Eremu libreen sistema. Lorezaintza eta paisaia
Determinazio eratzaileak.
Agiriaren memorian azaldu bezala, mantendu eta sustatuko da zentroa hirira irekitzea. Esparruak paisaia aldetik dituen balioak indartuko dira eta bitartekoak jarriko dira oinezkoak esparruan erraz sar daitezen eta haren barnean erraz ibil daitezen.
Gaur egungo tarteune anitzetan ez bezala, lurzatiaren itxitura perimetrala egiteko itxitura arin bat erabiliko da, ikusmenerako desagertzera eginen duena, ahantzi gabe esparruak ixteko aukera izan behar duela, hala nola gauaz.
Ahal dela mantenduko dira arbola ertain eta handiak, baita arbola multzo handienak. Dokumentazio grafikoan identifikatu dira, guti goiti-beheiti, arbola garrantzitsuenak.
Dagozkien planoetan eta dokumentazio grafikoan adierazia dago zirkulazio, sarbide eta bide moten gaineko proposamena, baita landaredia motaren gaineko proposamen bat ere, jadanik dagoenarekin batera doana elkarren osagarri izan daitezen gaur egungo lorategia indartzeko tenorean.
Determinazio xehakatuak.
-Kanpoko pasealekuak.
Dokumentazio grafikoan kanpoko pasealeku gisa agertzen diren eremuak lorategi bihurtzeko manera organikoa izanen da, lorategi ingeles baten irudian; baso itxura emanen zaie, lur azalak goiti-beheitiak izanen dituela, espezie tapizatzaileekin eta mota ezberdinetako arbola multzoekin. Pasealekuak eta bankuz hornituriko alde tikiak tartekatuko dira, eriak eta bisitariak aire zabalean goza daitezen.
-Barneko patioak.
Pabiloietako barneko patioei dagokienez, nabarmentzekoa da terapia okupazionaletarako erabil daitezkeela, edo bakarrik halako unitate batzuen erabilerarako. Halakoetan, lorategi bihurtzeko manera geometrizatua izanen da, lorategi frantsesa erran ohi zaionaren irudian, arkitektonikoagoa, alderdi eguzkitsu eta ospelen alde eginez, kokaeraren eta esleitutako erabileren arabera, baratzetako edo bertze zerbaitetarako erabiltzen den.
Azpiegiturak eta galeriak
Determinazio eratzaileak.
Plan Berezi honen memorian azaldu bezala, instalazioen bertze trazadura bat eginen da, instalazioen bertze zentralizazio (batetik abiatuta, izanik hura osoa edo partziala. Egungo instalazioak zaharkiturirk daude, baina unitate berriak faseka eraikiko direnez, elkarrekin iraunen dute puska batean.
Posible da instalazio hauetan aldaketak egitea; beraz, ez da eratzailea; eratzailea da, ordea, instalazioetako galeriak egitea etorkizuneko eraikin berrietako sotoetan zehar. Galeria hauek zutikako guneak erabiliko dituzte unitate ezberdinetako plantekin eta instalazioetako salekin elkartzeko.
Determinazio xehakatuak.
Galeriak, hala sapaitik nola pareta teknikotik, erregistragarriak izanen dira, eta eraikuntza berrien edo instalazioen lekualdaketaren ondorioz aldi baterako gerta daitezkeen egoera berrietara egokitzeko malgutasuna izanen dute.
Lehen fasean aurreikusia dago gutienez ere instalazioen zentralizazio partzial bat eraikitzea, zaharkiturik daudenak edo egokiak ez direnak aldatzeko.
Eraikuntza
Determinazio eratzaileak.
Multzoaren gaur egungo pabiloi egitura bere horretan utziko da, Munduko Parke katalogatuarekin loturiko hiri parke handi batean integraturik. Nolanahi ere, unitate horiek biziberrituko dira ikuspegi funtzionaletik, horretarako eginen baitira barne jarduketak eta eraikin berrien atxikimendua beren eremu eraikigarrietan.
Determinazio xehakatuak.
1.-Katalogazioa.
Esparruko eraikin katalogatuak Iruñeko Udal Planeko Babestu Beharrekoen Katalogoan azaltzen diren determinazioen arabera arautuko dira. Plan Berezi honen determinazioak garatzeko, aldi berean prestatu da aldaketa bat Babestu Beharrekoen Katalogoan, V3 fitxari dagokionez.
2.-Desegokitasuna hirigintza aldetik.
Berez antolamendutik kanpoko araubidean ez egonik ere, arrazoi formal eta/edo funtzionalak direla-eta antolamenduarekin bat heldu ez diren eraikinak dira. Ez dira Plana garatzeko traba, ez baitaude kokatuak eremu eraikigarrietan edo ukipen handiko aldeetan.
Hirigintza aldetik desegokitasunean dauden eraikinetan erabilera aldatzen ahalko da, baimenduen artean beti, eta berritzen edo finkatzen ahalko dira, baina ez handitu.
3.-Antolamendutik kanpo.
Plan Bereziaren esparruan, eraikin hauek eraikuntzaren berrantolamenduari eragiten diote eta orobat horiek handitzean eransten diren alde berriei.
Antolamendutik kanpoko eraikinetan ez da egiten ahal finkatze lan partzialik. Indarra duen legeriari jarraitu beharko diote.
Barne urbanizazioa
Nahi bezainbat urbanizazio obren proiektu egiten ahalko dira, premien arabera.
Eraikin berriak egiteak, edo horiek handitzeak edo birmoldatzeak ez du ekarriko inolako barne urbanizazio jarduketarik nahitaez egin beharra, honako hauek ez badira:
Faseak.
-Lehen unitateko obrak egiten hasten direnean, edozein izanik ere, Ondareari lagatako biltegia eraitsiko da eta sarbide berria eginen da San kristobal karrikako biribilgunetik eta orobat egungo barneko bideekiko lotura. 1. lagapena ere eginen da (ikus Lagapenen kapitulua).
-3.1 unitateko obrak egiten hasten direnean (edo bertze bat, botika, sukaldea eta biltegietarako sarbideak han badira, eta mantentze lanak han egiten badira), zerbitzuen barne zirkuitua eta eremu honetarako sarbideen kontrola eginen dira gutienez ere.
Garapena eta kudeaketa.
Barne urbanizazio obrak eta eraikinen eraispenak urbanizazio obren proiektuen bidez definitzen ahalko dira edo, bertzenaz, haien determinazioak komenigarriak ikusten diren eraikuntza obren proiektuetara ekarriz.
Lagapenak Iruñeko Udalari eta urbanizazio obrak
Dokumentazio grafikoan azaltzen dira Iruñeko Udalari egiten zaizkion lagapenak. Lagapen hauek, beren urbanizazio obrekin batera, loturik daude zentroko obra handiak egiteari.
Esparruaren barnean obra handiak egitea baldintza izanen da lagapenaren faserako eta eta urbanizazio obren faserako, gisa honetan:
1. fasea.-1. lagapena, San Kristobal karrika.
Lagapen honen xedea da saihestea Ondarearen biltegia hor izateak karrikari gaur egun ekartzen dion estutzea. Munduko Parkearen eta Ezkaba kiroldegiaren parean dagoen kale sekzioa luzatu gogo da sarbide berriko biribilguneraino. Urbanizazio hau egiteko obren barnean sartzen da zentrorako sarbide berriaren sorrera, biribilgune berritik.
Fase honetarako baldintza izanen da Plan Berezi honetako Z.-4.1 unitatean egiten diren oin berriko obrak (eraikina handitzea edo berritik egitea) egiteko lehen fasea gauzatzea, eta haren barnean sartzen dira eraispena, karrikaren urbanizazioa eta sarbide berria. Lagapen hau urbanizatzeko obrek buruturik egon beharko dute obra horiek lehen aldiz erabiltzeko lizentzia baino lehen.
2. fasea.-2. lagapena, Erronkaribar zentroko aldea.
Lagapen hau egiten da egungo Ingurubideko pasealekua Burlatako udal mugapearekin lotzeko. Gutienez ere 5 metro izanen dituen zerrenda erreserbatuko da esparruko hesitik kanpora, pasealeku perimetral bat sortzeko.
Fase hau eginen da Erronkaribar zentroa handitzeko edo ordezkatzeko obrekin batera. Lagapen hau urbanizatzeko obrek buruturik egon beharko dute obra horiek lehen aldiz erabiltzeko lizentzia baino lehen.
3. fasea.-3. lagapena, 2. fasea Iturriondo industrialdearekin lotzea.
Lagapen hau egiten da 2. faseko Ingurabideko pasealekua Iturriondo industrialdearekin lotzeko. Gutienez ere 5 metro izanen dituen zerrenda erreserbatuko da esparruko hesitik kanpora, pasealeku perimetral bat sortzeko Iruñeko udal mugapearen barnean.
Fase hau eginen da U1, U2 edo U3 unitateetan gaur egun dauden eraikinetariko edozein handitzen denean, oin berriko obrak (eraikina handitzea edo berritik egitea) egiteko lehen fasean sartu ez badira, lurzatiko azalera okupatua 200 m² baino gehiago bada. Lagapen hau urbanizatzeko obrek buruturik egon beharko dute obra horiek lehen aldiz erabiltzeko lizentzia baino lehen.
Dokumentazio grafikoan definitzen dira lagapen hauen urbanizazioen sekzioa eta haien ezaugarriak.
Arau partikularrak
Z.-4.1 esparrua. U1.1 unitatea
Esparrua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Ekialdeko hegaleko pabiloi luzetarakoa: denbora bateko Orreaga pabiloia eta denbora bateko San Jose pabiloiaren parte bat.
Esparruaren azalera: 6.282 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 5.962 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 11.924 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Z.-4.1 esparrua. U1.2 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Ekialdeko hegaleko lehen alboko pabiloia: egungo Arropategi pabiloia.
Esparruaren azalera: 3.926 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 2.920 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 5.840 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Bertze determinazio batzuk: alboko pabiloi babestuak baizik ez dira handituko, eta hala egiten denean pabiloi isolatuen egungo egitura errespetatuko da. Pabiloien artean beti izanen da patio bat, pabiloia-patioa-pabiloia-patioa... eskemari jarraikiz.
Z.-4.1 esparrua. U1.3 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Ekialdeko hegaleko bigarren alboko pabiloia: gaur egungo Belagoa pabiloia.
Esparruaren azalera: 3.927 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 2.920 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 5.840 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Bertze determinazio batzuk: alboko pabiloi babestuak baizik ez dira handituko, eta hala egiten denean pabiloi isolatuen egungo egitura errespetatuko da. Pabiloien artean beti izanen da patio bat, pabiloia-patioa-pabiloia-patioa... eskemari jarraikiz.
Modu iragankorrean, baimena emanen da Victor Eusa pabiloiaren eta aldameneko alboko pabiloi babestuen arteko gaur egungo patioak patiorik gabe handitzeko.
Z.-4.1 esparrua. U1.4 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Ekialdeko hegaleko sarbideko fatxadako pabiloia: gaur egungo Itzuli I egoitza.
Esparruaren azalera: 2.651 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
B + 2, gaur egungo erdiko gorputzean.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 2.380 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 5.035 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Z.-4.1 esparrua. U1.5 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Víctor Eusa pabiloia, ekialdeko hegala.
Esparruaren azalera: 3.355 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 2.512 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 5.024 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Bertze determinazio batzuk: alboko pabiloi babestuak baizik ez dira handituko, eta hala egiten denean pabiloi isolatuen egungo egitura errespetatuko da. Pabiloien artean beti izanen da patio bat, pabiloia-patioa-pabiloia-patioa... eskemari jarraikiz.
Modu iragankorrean, baimena emanen da Victor Eusa pabiloiaren eta aldameneko alboko pabiloi babestuen arteko gaur egungo patioak patiorik gabe handitzeko.
Ez da baimenik emanen gaur egungo pabiloia handitzeko.
Z.-4.1 esparrua. U2.1 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Mendebaldeko hegaleko pabiloi luzetarakoa: jarduketen eta aldagelen egungo pabiloiak.
Esparruaren azalera: 6.428 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 5.962 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 11.924 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Z.-4.1 esparrua. U2.2 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Mendebaldeko hegaleko lehen alboko pabiloia: Bideberri II egoitzaren gaur egungo pabiloia.
Esparruaren azalera: 4.757 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 2.920 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 5.840 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Bertze determinazio batzuk: alboko pabiloi babestuak baizik ez dira handituko, eta hala egiten denean pabiloi isolatuen egungo egitura errespetatuko da. Pabiloien artean beti izanen da patio bat, pabiloia-patioa-pabiloia-patioa... eskemari jarraikiz.
Z.-4.1 esparrua. U2.3 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Mendebaldeko hegaleko bigarren alboko pabiloia: mantentze lanetako egungo pabiloia.
Esparruaren azalera: 3.591 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 2.920 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 5.840 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Bertze determinazio batzuk: alboko pabiloi babestuak baizik ez dira handituko, eta hala egiten denean pabiloi isolatuen egungo egitura errespetatuko da. Pabiloien artean beti izanen da patio bat, pabiloia-patioa-pabiloia-patioa... eskemari jarraikiz.
Modu iragankorrean, baimena emanen da Victor Eusa pabiloiaren eta aldameneko alboko pabiloi babestuen arteko gaur egungo patioak patiorik gabe handitzeko.
Z.-4.1 esparrua. U2.4 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Mendebaldeko hegaleko sarbideko fatxadako pabiloia: gaur egungo Bideberri II egoitza.
Esparruaren azalera: 2.651 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 2.
B + 3, gaur egungo erdiko gorputzean.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 2.380 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 7.415 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Z.-4.1 esparrua. U2.5 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Víctor Eusa pabiloia, mendebaldeko hegala.
Esparruaren azalera: 2.742 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 2.512 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 5.024 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Bertze determinazio batzuk: alboko pabiloi babestuak baizik ez dira handituko, eta hala egiten denean pabiloi isolatuen egungo egitura errespetatuko da. Pabiloien artean beti izanen da patio bat, pabiloia-patioa-pabiloia-patioa... eskemari jarraikiz.
Modu iragankorrean, baimena emanen da Victor Eusa pabiloiaren eta aldameneko alboko pabiloi babestuen arteko gaur egungo patioak patiorik gabe handitzeko.
Ez da baimenik emanen gaur egungo pabiloia handitzeko.
Z.-4.1 esparrua. U3.1 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Iparraldeko luzetarako pabiloi, gaur egungo Haitzea pabiloia.
Hirugarren eta laugarren alboko pabiloia. Gaur egungo Ilargi pabiloia eta Emakumeen erizaintzako gaur egungo pabilioia.
Esparruaren azalera: 12.112 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 8.900 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 17.800 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Bertze determinazio batzuk: alboko pabiloi babestuak baizik ez dira handituko, eta hala egiten denean pabiloi isolatuen egungo egitura errespetatuko da. Pabiloien artean beti izanen da patio bat, pabiloia-patioa-pabiloia-patioa... eskemari jarraikiz.
Modu iragankorrean, baimena emanen da Victor Eusa pabiloiaren eta aldameneko alboko pabiloi babestuen arteko gaur egungo patioak patiorik gabe handitzeko.
Z.-4.1 esparrua. U3.2 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Komunitatea pabiloia. Gaur egun farmazia, CAMTNA, irakaskuntza eta lekaimeak biltzen dituen pabiloia.
Esparruaren azalera: 668 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 3.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 525 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 1.050 m².
Katalogazioa: eraikina katalogaturik dago (V2 fitxa).
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Z.-4.1 esparrua. U3.3 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Fatxada nagusiko pabiloiko patioaren gibelaldea. Gaur egun laborategia, kafetegia eta aldagela berriak biltzen dituen pabiloia.
Esparruaren azalera: 1.149 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 2.298 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 2.298 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Z.-4.1 esparrua. U3.4 unitatea
Eremua: zonifikazio planoan haren kokalekua markaturik dago, baina ez grafikoki zedarritua.
Zentrora eta Komunitatea pabiloira (3.2 unitatea) sartzeko pabiloi berria.
Esparruaren azalera: ez da zedarritzen.
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Z.-4.1 esparrua. U3.5 unitatea
Eremua: zonifikazio planoan haren kokalekua markaturik dago, baina ez grafikoki zedarritua.
Esparru osoko pabiloien artean lotura egiteko galeriak.
Esparruaren azalera: ez da zedarritzen.
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Z.-4.1 esparrua. U4.0 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Eraikin berria.
Esparruaren azalera: 2.121 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 2.121 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 2.121 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Z.-4.1 esparrua. U5.0 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Mendebaldeko hegaleko hirugarren pabiloia. Gaur egun lagata dago auzo elkarteari.
Esparruaren azalera: 1.615 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 1.485 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 2.970 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Bertze determinazio batzuk: alboko pabiloi babestuak baizik ez dira handituko, eta hala egiten denean pabiloi isolatuen egungo egitura errespetatuko da. Pabiloien artean beti izanen da patio bat, pabiloia-patioa-pabiloia-patioa... eskemari jarraikiz.
Modu iragankorrean, baimena emanen da Victor Eusa pabiloiaren eta aldameneko alboko pabiloi babestuen arteko gaur egungo patioak patiorik gabe handitzeko.
Z.-4.1 esparrua. U6.0 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Eraikin berria, esparruko hegoaldean.
Esparruaren azalera: 6.230 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: araudi grafikoaren arabera.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Gehieneko okupazioa eremu eraikigarrian: 4.845 m².
Gehieneko eraikigarritasuna, guztira: 9.690 m².
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Z.-4.1 esparrua. U7.0 unitatea
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Barne urbanizazio perimetrala.
Esparruaren azalera: 43.388 m².
Determinazioak:
Katalogazioa: dorrea katalogaturik dago (V1 fitxa).
Eraikigarritasuna, sestra azpian: ez da mugatzen.
Bertze determinazio batzuk: urbanizazioa ez da loteslea. Definiturik egonen da eraikuntza proiektuetan edo eraikuntzako proiektu batean.
Z.-4.2 esparrua
Eremua: grafikoki zedarritua zonifikazio planoan.
Erronkaribar zentroa.
Esparruaren azalera: 14.660 m².
Determinazioak:
Lerrokadurak: grafikoki definituriko esparrukoak.
Eraikuntzaren gehieneko garaiera: B + 1.
Baimentzen dira instalazioetako gorputzak, planta teknikoak eta teilatupeak, gehieneko garaieraren gainetik.
Bertze determinazio batzuk: okupazioari dagokionez, interpretatzen da osasun laguntzarako ekipamendu trinkoaren erabilera dela, eta osorik okupatzen ahal da eraikuntzako gehieneko lerrokadurak definituriko espazioa.
Jarduketaren xedea egungo eraikina eraistea bada unitatean (Z.-4.2) nahi bezala aritzeko, eraikuntza kokatuko da eraikin babestuaren azterketatik ondorioztatzen den eratze legeari jarraikiz (ardatz nagusiak eta gorputz zutak). Hala izanez gero, xehetasun azterlan bat egin beharko da nahitaez, esku-hartzea definitzeko.
Lagapenak: 2. lagapena, Erronkaribar zentroko aldea.
Lagapen hau egiten da egungo Ingurubideko pasealekua Burlatako udal mugapearekin lotzeko. Gutienez ere 5 metro izanen dituen zerrenda erreserbatuko da esparruko hesitik kanpora, pasealeku perimetral bat sortzeko.
Fase hau eginen da Erronkaribar zentroa handitzeko obrekin batera. Lagapen hau urbanizatzeko obrek buruturik egon beharko dute obra horiek lehen aldiz okupatzeko lizentzia baino lehen.
Z.-4.3 esparrua
Eremua: 1977. lurzatia.
Ezkaba udal kiroldegia.
Esparruaren azalera: 8.682 m².
Determinazioak:
Bertze determinazio batzuk: Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorrean ekipamendu publikoari buruz dauden determinazioen arabera.
Z.-4.4 esparrua
Eremua: 1979. lurzatia.
Nekazaritza eskola.
Esparruaren azalera: 28.312 m².
Determinazioak:
Bertze determinazio batzuk: Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorrean ekipamendu publikoari buruz dauden determinazioen arabera.
Xehetasun azterlan baten bidez gratuko da.
Z.-4.5 esparrua
Eremua: 1978. lurzatia.
Munduko parkea.
Esparruaren azalera: 49.600 m².
Determinazioak:
Bertze determinazio batzuk: Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorreko determinazioen arabera.
Katalogazioa: parkea katalogaturik dago. 2. babes maila.
Iragarkiaren kodea: L1013238
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
