2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Udalaren kultur eta kirol jardueretarako tarifen eguneratzea 2010/2011 ikasturtean. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2010eko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren kultur eta kirol jardueretarako tarifen eguneratzea 2010/2011 ikasturtean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako eguneratzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Udalaren kultur eta kirol jardueretarako 2010/2011 ikasturteko tarifen eguneratzea behin betiko onetsi eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orkoienen, 2010eko abuztuaren 27an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1014267