110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2010eko aurrekontuko 4/2010 aldaketa. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2010eko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4/2010 aldaketa Udalaren 2010eko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2010eko abuztuaren 27an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1014256