110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Erriberriko Udalak, 2010eko abuztuaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea La Nava industrialdeko E-22 eta E-25 bitarteko lurzatiei dagokien xehetasun azterlana. Bidezkoa da hura argitaratzea Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan xedatuaren babesean.

Ondokoa da xehetasun azterlan horren arautze-edukia:

Xedea:

Proiektu honen xedea da diseinua eta balorazioa egitea Erriberriko (Nafarroa) La Nava industrialdeko 22, 23, 24 eta 25. lurzatietan industriarako nabe bat eraikitzeko.

Tailerrerako eremuarekin eta bulegoetako eremuarekin egin nahi da nabea, bi solairutan. Nabeak 1.530 m² izanen ditu oinplanoan, eta aurreko aldean aparkalekuak eta sarbidea egonen dira eta alboko patioan materialen hornidurarako eremua.

Tokia:

La Nava industrialdean, 22, 23, 24 eta 25. lurzatietan, Erriberrin (Nafarroa), kokapenaren planoan adierazten den tokian.

Sarbideak:

Industrialdeak dituen bideetatik sartuko da industriara.

Lurzoruaren hirigintzako baldintzak:

Azpiegitura osatuta dago, erabilera horretarako behar diren sarbideak eta zerbitzuko sareak baitauzka (ura, argindarra, telefonoa, euri-uren eta ur beltzen saneamendua eta gasa...).

Araudia:

Proiektu honetan betetzen dira Gobernuko burutzak eta Eraikuntzaren Ministerioak eman eta indarra duten arauak. Hona hemen:

-EHE hormigoi armatuzko eta masa-hormigoizko lanak egiteko eta haien proiekturako jarraibideak.

-NBE-AE-88 eta EKT arauak.

-Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa, Industriaren Ministerioaren agindua, 2002ko abuztuaren 2koa. 842/02 Dekretua eta ITC-BC-05 jarraibidea.

-Abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua, Industria establezimenduen suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duena.

-1618/80 Errege Dekretua, Berokuntza eta klimatizazio instalazioei buruzkoa.

-Petrolio produktuak berokuntzarako eta industria ez denarendako erabiltzeari buruzko erregelamendua (68-6-21eko agindua), baita horren aldaketak 69-10-31ko aginduaren bidez.

-Berokuntza, klimatizazio eta garbiketarako ur beroa paratzeko erregelamendua (80/8/6ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta 81/6/6 eta 84/7/2ko Estatuko Aldizkari Ofizialean egindako aldaketak eta zuzenketak.

-Lurrikarei eusteari buruzko araua, 997/2002 Errege Dekretua.

-4/1988 Foru Legea, uztailaren 11koa (Nafarroako Parlamentua). Minusbaliatuak. Oztopo fisikoak eta zentzumenezkoak kentzea.

-Oztopo fisikoak eta zentzumenezkoak kentzeari buruzko 1988ko uztailaren 11ko Foru Legea garatu eta aplikatzeko erregelamendua.

-154/1989 Foru Dekretua, ekainaren 29koa (Nafarroako Gobernua). Minusbaliatuak.

-1427/1997 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa, MI-IP 03 jarraibide tekniko osagarria ("Petrolio instalazioak autokontsumorako") onesten duena.

Instalazioaren ezaugarriak:

Industriarako nabea errektangeluarra izanen da, 30,00 m zabal, 51,00 m luze eta azalerak 1.530,00 m² izanen ditu oinplanoan. Hormigoi aurrefabrikatuzko ateburuen eta zutabeen gainean altxatuko da nabea, eta itxitura ere hormigoi aurrefabrikatuzko panelen bidez eginen da. Nabea bi isurialdekoa izanen da, 30 mm lodi den metalezko sandwich paneleko estalkiarekin. 15 Tn-eko zubi-garabiendako izanen da. Nabeak tailerreko eremua eta bulegokoa izanen ditu.

Bulegoko eremua beheko solairuan eta lehenengoan eginen da. Haren azalera 219,54 m²-koa da oinplanoan. Bulegoen egitura nabearena kontuan hartu gabe eginen da metalezko egituraren bidez, eta forjatua tradizionala izanen da, habexka eta gangatilakoa. Konpartimenduen banaketa eta haien azalerak planoetako dokumentuan islatzen dira.

Halaber, ondoko azalerak aurreikusi dira: materialak kargatzeko aurreko eremua, 744,75 m²; aparkalekuaren lurzatiaren pareko eremua, 544,50 m²; eta alboetako eta atzeko pasabidea, 362,25 m². Lurzatiaren aurrealdean bi ate paratuko dira, bata 6 m zabal eta bestea 10 m, lurzatira sartzeko.

Eraikinaren barrena bi eremutan bereiziko da: ekoizpen eremua eta bulegoak.

Hurrengo hau da azaleren laukia:

Ekoizpen eremua

IZENA

M² ERABILGARRIAK

M² ERAIKIAK

Tailerra zubi-garabiarekin

1.262,00

1.289,85

Beheko forjatua

60,60

66,40

PABILIOKO EREMUA, GUZTIRA:

1.322,60

1.356,25

Eraikin adierazgarria

IZENA

M² ERABILGARRIAK

M² ERAIKIAK

BEHEKO SOLAIRUA

Atondoa

38,10

39,90

Garbiketa

5,50

6,10

Emakumeen aldagela

14,00

14,70

Gizonen aldagela

14,00

14,90

Jantokia

24,95

26,74

Bulegoak, tailerra

11,15

12,40

Biltegia

35,12

37,26

Makinak

11,40

13,14

GUZTIRA:

154,22

165,15

LEHEN SOLAIRUA

1. bulegoa

56,86

58,90

Artxiboa

6,25

7,54

Langela

15,14

16,64

Gizonen komuna

5,14

6,15

Emakumeen komuna

5,94

7,26

Gelartea

28,84

31,08

Bilkura gela

16,58

18,86

Bulegoa

79,12

83,41

Eskailera

13,00

15,30

GUZTIRA:

226,87

245,14

BULEGOAK, GUZTIRA:

381,09

410,29

Lurzatiak ondoko eremuak izanen ditu:

IZENA

M² ERABILGARRIAK

M² ERAIKIAK

Bulegoetako eremua

381,09

410,29

Tailerreko eremua

1.322,60

1.356,25

GUZTIRA:

1.703,69

1.766,54

Lurzatiaren urbanizazioak ondoko azalerak izanen ditu: materialak kargatzeko eremuaren aurrekoa, 744,75 m²; aparkalekuaren lurzatiaren pareko eremua, 544,50 m²; eta alboetako eta atzeko pasabidea, 362,25 m².

Zimenduak:

Zapata isolatuaren eta hormigoi armatuzko garlandaren bidez eginen dira zimenduak.

Zimenduen azpi-oinarrian erabiliko den hormigoiaren erresistentzia karakteristikoa (fck) 125 Kg/cm², HM-12,5/B/40/N izanen da probeta zilindrikoan, 28 egun pasa ondoren. Hormigoi sendoaren fck-a 250 Kg/cm², HA-25/P/40/N izanen da. Erabiliko den altzairua AE-50 N fyk = 5.000 Kg/cm² izanen da.

2Kg/cm²-ko erresistentzia edo handiagoa duen lursail batera iritsiko da indusketan. Kalkulatu da indusketa 1,50 m sakon izanen dela (lur mugakideen ezaugarriak arrazoitzen dituen idazkia erantsi da).

Egitura:

Egitura hormigoi aurrefabrikatukoa da; egituraren sistema nabe bakar batean osatuko da, eta ardatzen arteko distantzia zutabeen artean 29,00 izanen da zeharka eta 8,50 m luzetara.

Atzealdeko horma pikoan, zutabeen arteko distantzia 7,20 izanen da erdialdeko baoetan eta 7,30 albokoetan.

Deltak 8,50 metrora daude batetik bestera, argia 29,00 m-koa da eta kanpoko egiturazko zutabeetan bermatzen dira.

Pabilioiaren garaiera librea 9,50 m da, eta garaiera, guztira, 12,00 m.

Estalkia, hormigoi aurrefabrikatuko habexkaren gainean bermatuko dena, 30 mm lodi den sandwich panel baten bidez eginen da; panel horrek osagai hauek ditu: 0,5 mm lodi den altzairuzko xafla bikoitza, profil nerbioduna, erdian poliuretano-aparrez betea dagoen kanpoko eta barneko lakadura, bai eta pieza berezien parte proportzionala ere. Zeharrargia izanen da, 30 mm-ko polikarbonato zezularraren bitartez, juntura-estalkien eta erremateen parte proportzionalarekin; erretena hormigoi aurrefabrikatukoa izanen da.

Bulegoetako eremua metalezko egituraren bidez eginen da, berotan osatutako profilekin (A42b edo antzekoa), eta haren gainean habexka eta gangatilako forjatu tradizionala paratuko da.

Forjatua:

Bulegoetako eremuko forjatua eginen da aurretenkatutako hormigoizko erdi-habexkak, hormigoizko gangatila, 5 cm-ko konpresio-kutxa, negatiboak eta banatzeko sare elektrosoldatua erabiliz. Hormigoiaren erresistentzia (fck) 200 Kgs/cm² izanen da, eta sarearen (fyk) 5.000 Kgs/cm².

Planoetan ikusten da habe bat utziko dela forjatuan, etorkizunean igogailu bat paratu ahal izateko.

Itxiturak:

Nabearen kanpoko itxiturak hormigoizko panel aurrefabrikatuaren bidez eginen dira, erdian 20 cm-ko poliestireno hedatuko isolamendua dutela. Bulegoetara sartzeko eremua COR-TEN altzairuzko xaflez estaliko da.

Nabearen eta bulegoetako eremuaren artean zulo biko adreiluzko pareta azta-erdikoa kokatuko da banaketa egiteko, eta bulegoetan barneko banaketak manparen bitartez eginen dira. Bulegoetako kanpoko itxitura hormigoi aurrefabrikatuko panelarekin eginen da, eta pladurra erabiliko da estradosean.

Zoladurak:

Nabearen zolatan honako hau erabiliko da: 15 cm-ko zabor legarrezko azpi-oinarria, Proctor saio aldatuaren %95ean trinkotua, 20 cm-ko H-250 hormigoi leundua HE HA-25/B/40/Nren arabera, flexotrakzioari gutxienez 35 Kg/cm²-ko erresistentzia diona, eta banatzeko sare elektrosoldatua kuartzozko tratamenduarekin (150 x 150 x 6), fyk-a 5.000 Kg/cm² duena.

Kanpoko zolatan, deskarga eremuan eta ibilgailuen pasabidean, lurzatia zolatuko da honako hau erabiliz: 15 cm-ko zabor legarrezko geruza, Proctor saio aldatuaren %95ean trinkotua, eta 20 cm-ko hormigoi talotxatuaren geruza, eta banatzeko sare elektrosoldatua (150 x 150 x 6 mm).

Bagonetarako errailean babesteko 10 cm-ko hormigoizko aurrezolata bat eginen da, 15 x 15 x 8 mm neurriko banatzeko sare elektrosoldatua duena.

Bulegoetako eremu osoan zoru teknikoa paratuko da. Erdialdea sulfatoz osatua duten baldosak paratuko dira, eta bainugeletan gresezko zeramika ez-labainkorrezkoak izanen dira.

Zureria:

Tailerrera sartzeko ateetan kanpoko zureria sekzioko ateek eta gizakiko ateek osatuko dute.

Sartzeko bi ate izanen ditu lurzatiaren frontean, biak metalezkoak eta lerragarriak, planoetan zehazten den tokian kokatuak.

Bulegoetan, kanpoko zureria metalezkoa izanen da, aluminio lakatukoa, ardatz finkokoa eta ardatz aldagarrikoa, beira isolatzaileko kristalak dituena (Sunguard HP neutrala 6-16-luna 6 mm edo parekoa).

Eskailera egiteko haritzaren zura edo antzeko bat erabiliko da.

Barruko ateak melamina xaflatukoak izanen dira, letoizko bernoekin eta dagozkien itxiturak, eskulekuak, gontzak etab. behar den lekuan edukita.

Bulegoetako eremuko eta bainuetako itxiturak nabearekiko zulo biko adreiluzko pareta azta-erdikoarekin eginen dira. Bulegoak eta bainuak banantzeko zulo biko adreiluzko pareta azta-erdikoa erabiliko da, eta azta-erdiko pareta ere erabiliko da bainuaren barruko banantzeak egiteko. Bulegoetan barruko banantzeak egiteko manparak erabiliko dira.

Urbanizazioa:

Kanpoko urbanizazioa honelaxe eginen da:

-Lurzatiaren zoladura: 15 cm-ko zabor legarrezko geruza, Proctor saio aldatuaren %95ean trinkotua, eta 20 cm-ko hormigoi talotxatuaren geruza, eta banatzeko sare elektrosoldatua (150 x 150 x 6 mm).

-Lurzatiaren fronteko itxitura: hormigoizko uztaia, 0,6 metroko hormigoizko murru txikia eta gehienez 2 m garai izan daitekeen metalezko sarea. Fronteko itxituran metalezko bi ate lerragarri paratuko dira.

-Lurzatiaren perimetroko itxitura: hormigoizko uztaia, hormigoizko murru txikia eta gehienez 2 m garai izan daitekeen metalezko sarea.

-Berinapea lurzatiaren fronteko aparkalekuak estaltzeko.

-Kanpoko garbiketaren hobia, lurzatiaren zelaian.

-Karga bagonetarako bi errodatze-errail paratuko dira nabearen albo batean, nabearen barruraino; errailak bermatzeko zolata bat eginen da 10 cm-ko hormigoi talotxatuaren eta banatzeko sare elektrosoldatuaren bidez (150 x 150 x 8).

Hirigintzako araudia betetzea:

Ondoan arrazoituko dugu La Nava industrialdeko araudiak betetzen direla.

Nabea industria atxikia da, ondoko baldintzak betetzen dituena:

-Lurzatien batasunak 3.195 m² ditu; gehieneko okupazioa %75ekoa da, hau da, 2.396,25 m², eta nabeak 1.530 m² ditu, betiere araudia beteta.

-Zehaztutako atzeraemanguneak errespetatzen dira: 10 m aurreko fatxadan, 5 m atzekoan eta 3 m atzealdean.

-Lurzatiaren eraikigarritasuna 1m²c/m²-koa da. Kasu honetan 3.195 m²-ko eraikigarritasuna daukagu solairuartea kontuan izanik, eta 1.766,54 m² erabiliko dira eraikinerako, eta hortaz, araudia betetzen da.

-Bi solairu eginen dira (behekoa eta solairuartea), araudiari jarraikiz; eta egitura 10,05 m da garai, araudiak gehienez 11 m ezartzen badu ere.

-Nabearen lerrokadurak araudian eskatutakoa betetzen du (planoetan ikusten den bezala).

-Eremu publikoan aparkaleku bat jarri behar da lurzatiaren 150 m²-ko, gure kasuan 22 toki alegia. Planoetan jasotzen den bezala, 24 toki aurreikusten dira, eta, hortaz, araudia betetzen da.

Hondakinen kudeaketa:

Udal ordenantzei eta indarra duen araudiari jarraituko zaie. Sortzen diren hondakinak baimendutako kudeatzaileak tratatuko ditu, aldian behin etorriko baita haiek biltzera eta tratatzera. Kontratatu den kudeatzailearen ziurtagiriak aurkeztuko dira lanak bukatutakoan.

Tratatu beharreko materiak honela sailkatu dira:

HONDAKINAREN DESKRIPZIOA

LER KODEA (1)

KUDEATZEKO AZKEN OPERAZIOA, 1. ERANSKINA (2)

Altzairuaren ebakiak

12.01.01

Materiala berreskuratzea (R3)

Motorraren olioak

18.02.08

Materiala berreskuratzea (R3)

Planoak:

Honako hau da proiektu honen planoen zerrenda:

-1. planoa. Tokia eta kokapena.

-2. planoa. Ezarpena eta harguneak.

-3. planoa. Lur-erauzketak eta betelanak.

-4. planoa. Zutabeen birplanteamendua.

-5. planoa. Zimenduak.

-6. planoa. Zimenduen xehetasunak.

-7. planoa. Lur-konexioa eta saneamendua.

-8. planoa. Oinplano orokorra.

-9. planoa. Fatxadak.

-10. planoa. Ebakidurak.

-11. planoa. Estalkiaren egitura.

-12. planoa. Estalkia.

-13. planoa. Metalezko egitura.

-14. planoa. Ainguratzeko plakak.

-15. planoa. Forjatuak.

-16. planoa. Eskailera.

-17. planoa. Zureria eta kotak.

-18. planoa. Zureriaren xehetasunak I.

-19. planoa. Zureriaren xehetasunak II.

-20. planoa. Eraikuntzaren xehetasunak.

-21. planoa. Larrialdiak eta babesa.

-22. planoa. Zoladurak eta zolataren ebakidurak.

-23. planoa. Berinapea.

-24. planoa. Urbanizazioa.

-25. planoa. Iturgintza.

Erriberrin, 2010eko abuztuaren 12an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L1013700