110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

79/2010 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, "Kultura, eskura" deialdian gastua 105.504,83 euro handitzea baimentzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak uztailaren 20an emandako 76/2010 Foru Aginduaren bidez 144.495,17 euroko gastua baimendu zen A20002-A2500-4819-335200 kontu-sailaren kargura, "Kultura, eskura" deialdirako.

2010eko gastuen aurrekontuan 105.504,83 euro ageri dira erabilgarri kontu-sail horretan eta, "Kultura, eskura" deialdia gauzatzeko baliabide ekonomikoak behar direnez, Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena eman du, eskatuz 105.504,83 euro baimendu daitezela "Kultura, eskura" deialdirako.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Kultura, eskura" deialdian gastua 105.504,83 euro handitu dadila baimentzea, ekitaldi ekonomiko honetako "Kultura, eskura proiektua" izeneko A20002-A2500-4819-335200 kontu-sailaren kargura. Espediente zenbakia: 4039 (A).

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Kultur Ekintza Zerbitzuari, Deialdi eta Laguntza Atalari, Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 5ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F1013379