110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Arau Subsidiarioen egiturazko determinazioetako
aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Caparrosoko Arau Subsidiarioen egiturazko determinazioetako aldaketaren hasierako onespena, Caparrosoko 9. poligonoko 251. lurzatiko lerrokadurak aldatu baitira Caparrosoko Udal Plan Orokorrean zehaztu direnetara egoki daitezen. Sustatzaileak dira José Antonio Estarriaga Gainza eta Javier Estarriaga Gainza.

Caparrosoko Udalak, 2010eko abuztuaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Caparrosoko Arau Subsidiarioen egiturazko determinazioetako aldaketa puntuala, Caparrosoko 9. poligonoko 251. lurzatiko lerrokadurak aldatu baitira Caparrosoko Udal Plan Orokorrean zehaztu direnetara egoki daitezen. Sustatzaileak dira José Antonio Estarriaga Gainza eta Javier Estarriaga Gainza.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 b) artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Caparroson, 2010eko abuztuaren 26an.-Alkatea, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1014271