2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Berriozarko Udalak, 2010eko abuztuaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, Antsoain Zendearen kaleko 25eko eta 27ko etxebizitzetan garajeak handitzeko.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Berriozarren, 2010eko abuztuaren 30ean.-Alkatea, Xabier Lasa.
Iragarkiaren kodea: L1014289