2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Alkatetza beste baten esku uztea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-Alkatea udalerritik kanpora izanen baita abuztuaren 30etik irailaren 6ra bitarte, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Udalbatzako alkateorde Juncal Galar Beorleguiren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.
Berriobeitin, 2010eko abuztuaren 27an.-Alkatea, José Mª Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1014255