110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Deialdia, zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.Izendapena

2010eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an, zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Arguedasko Udaleko alkate udalburuak, 2010eko abuztuaren 27an emandako 159/2010 Ebazpenaren bitartez, Rubén Chivite Fernández zerbitzu anitzetako arduradun (C mailakoa) izendatzea erabaki zuen, bera baita probak gainditu dituen izangai bakarra.

Arguedasen, 2010eko abuztuaren 30ean.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L1014303