1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
76/2010 FORU AGINDUA, uztailaren 20koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, "Kultura, eskura" izeneko diru-laguntzen deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi, 144.495,17 euroko gastua baimendu eta foru agindu hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dituena.
Nafarroako 2010eko aurrekontu orokorretan, eta "Socialistas del Parlamento de Navarra" parlamentuko taldearen ekimenez, "Kultura, eskura proiektua" izeneko aurrekontuko kontu-saila sortu zen, diru-laguntzen bidez laguntzeko nafarrek ikuskizun kultural handiak eskura izatea.
Aipatu diren laguntzak banakako ebaluazioaren prozedurari jarraikiz emanen dira, eskaeren hurrenkeraren arabera.
Ikusirik Kultur Ekintza Zerbitzuak egindako txostena, non proposatzen baita "Kultura, eskura" izeneko diru-laguntzen deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, 144.495,17 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik aipatutako gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen helburua, baldintzak eta betebeharrak betetzen direla, eta kontuan harturik, halaber, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela.
Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. "Kultura, eskura" izeneko laguntzen deialdia onestea.
2. "Kultura, eskura" izeneko laguntzen oinarri arautzaileak onestea.
3. Laguntzak emateko 144.495,17 euroko gastua baimentzea, 2010eko gastuen aurrekontuko "Kultura, eskura" izeneko A20002-A2500-4819-335200 kontu-sailaren kargura.
4. Foru agindu hau igortzea Kultur Ekintza Zerbitzuari, Deialdi eta Laguntza Atalari, Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
6. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2010eko uztailaren 20an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.
"KULTURA, ESKURA" IZENEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Diru-laguntzen xedea eta helburua.
1. Diru-laguntza hauen xedea da auditorium eta antzokietatik 10 kilometro baino gehiagora dauden landa guneetako herritarrek programatzen diren jardueretan "baldintza berberetan" parte hartu ahal izatea, doako autobus garraioaren bidez.
2. Aurrekontuko kontu-saila eta diru-laguntzaren zenbatekoa.
2.1. Diru-laguntza hauek, gehienez ere 144.495,17 euro, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2010eko gastuen aurrekontuko "Kultura, eskura proiektuari" dagokion kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.
2.2. Autobus alokairuaren fakturaren guztizkoaren zenbatekoa izanen da laguntzaren zenbatekoa.
3. Onuradunak bete beharreko baldintzak.
Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
3.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako betebehar orokorrak.
3.2. Irabazi asmorik gabeko erakundea izatea, legez eraturik egotea eta helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.
4. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
4.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta beharrezkoak diren agiriak erantsita, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedu Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako edozeinetan.
4.2. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2010eko abenduaren 2an (egun hori barne) edo aurrekontuko zuzkidura bukatzen denean amaituko da.
Eskaerak identifikazio datuak biltzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko agiriak aurkezten ez badira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio okerra zuzendu edo nahitaezko agiriak aurkeztu ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.
5. Tramitazio organoak.
5.1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak tramitatuko ditu eskaerak, banakako ebaluazioko araubidean. Horrenbestez, eskaerak aurkeztu diren ordenari jarraikiz ebaluatu eta ebatziko dira, baldin eta aurrekontuan horretarako kreditu nahikoa badago.
6. Baloratzeko irizpideak eta diru-laguntza esleitzeko ebazpena.
6.1. Deialdiaren organo kudeatzaileak eskaerak aurkeztu diren ordenaren arabera aztertuko ditu laguntzak.
6.2. Deialdiaren ebazpena jendaurrean jarriko da bai Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña) bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: http://www.navarra.es/home_es/servicios/buscador-avanzado/.
Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.
Deialdi honi buruzko edozein jakinarazpen Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko da (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.
7. Onuradunen betebeharrak.
7.1. Kultura jardueretara joateko autobus alokairurako baizik ez erabiltzea laguntza.
7.2. Deialdi eta Laguntza Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak jarduera funtsean aldatzen ez badu.
7.3. Noiznahi ere onartzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak jardueraren gainean egiten duen egiaztapen lana.
7.4. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea Deialdi eta Laguntza Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.
8. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.
8.1. Urtean zehar eginen da ordainketa, 2010eko abenduaren 2a baino lehen (berau barne), baina horretarako honakoak aurkeztu behar dira:
a) Autobus alokairuaren faktura, ordaindua. Faktura horiek fakturazio betebeharrak arautzeko erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 2052/2004 Foru Dekretuari jarraikiz egin beharko dira. Ez da onartuko ez ordainagiririk, ez aurrekonturik eta ez albaranik ere.
b) Sarreren frogagiria edo faktura, bertaratu direnen kopurua adierazten duena.
9. Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.
9.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera ezin dira jaso helburu bera duten beste batzuk, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.
10. Laguntza itzultzea.
Onuradunak proiektua gauzatu duela behar bezala justifikatzen ez badu, pagatutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.
11. Arau-hausteak eta zehapenak.
11.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.
11.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.
12. Diru-laguntzen araubide orokorra.
Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.
13. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.
Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
(bikoizturik aurkeztu)
Jauna/andrea ..............................., NANa/IFZ ................., helbidea (herria) .............................. , kalea ............................... , PK ................, telefonoa ............................., helbide elektronikoa ..............................., bere izenean edo .................... ordezkatuz (ezabatu egoki ez dena).
Jauna/andrea ..............................., NANa/IFZ ................., helbidea (herria) .............................. , kalea ............................... , PK ................, telefonoa ............................., helbide elektronikoa ..................... Honako hau aurkezten du:
2010eko "Kultura, eskura" laguntzen deialdirako eskabidea, honako foru agindu honen bidez onetsitako oinarriekin bat: ................../2010 Foru Agindua, ................ -koa, ................................. -ak emana. (Nafarroako Aldizkari Ofiziala ..... zk., 2010eko ...............aren ......(e)koa).
Nori zuzendua: Deialdi eta Laguntza Atala.
Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:
1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:
a) Irabazi asmorik gabeko erakundea dela, legez eratua eta helbide soziala eta fiskala Nafarroan duena, frogatzen duen dokumentazioa.
b) Proiektua azaltzen duen memoria. Bertan, honako datuak jasotzen dira:
-Zentroak egoitza duen udalerria.
-Zentroaren egoitza.
-Jarduera eta data.
-Autobusa alokatzeko aurrekontua.
2. Aditzera ematen du ez dagoela sarturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.
3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aditzera ematen du Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari idatziz jakinaraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, adierazpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.
4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den jarduerari dagokionez adierazten du:
-Ez duela eskuratu edo eskatu beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.
-Beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:
ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA | ESKATUTAKO DIRU-KOPURUA | DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA (eskatu da/onartu da/ordaindu da) |
| | |
| | |
| | |
5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.
6. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan gauzatuko dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.
....................(e)n, 2010eko ....................... aren ......... (e)an.
(Sinadura)
Izen-deiturak
NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.
Iragarkiaren kodea: F1012502