1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Horren bidez ebazten da meatze-erregistro iraungien lehiaketa publikorako deialdia, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enpresa Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 10eko 529/2010 Ebazpenaren bidez egindakoa.
Enpresako zuzendari nagusiaren uztailaren 21eko 1794/2010 Ebazpenaren bidez, meatze-erregistro iraungien lehiaketa ebatzi zen (deialdia 2010eko 79. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean), eta honako ikerketa baimen hauek esleitu ziren, izena, zenbakiak, baliabidea, azalera (meatze-koadrikuletan), udalerria eta guzti:
-Arbea ikerketa baimena, 3558 zenbakia; Ofita; 23 C.M.; Jaitz eta Guesalatz; Ofita de Salinas, S.L.k eskatuta eta Jaitz izeneko ikerketa baimen iraungiaren (zenbakia: 3307) zati bati dagokiona.
-Malkorra II ikerketa baimena, 3560 zenbakia; C ataleko baliabidea; 6 C.M.: Larraun; Horgobisa, S.L.k eskatuta eta Malkorra izeneko ikerketa baimen iraungiaren (zenbakia: 3529) zati bati dagokiona.
Halaber, jakinarazten da libre eta erregistratzeko moduan deklaratu direla lehiaketan libretzat iragarri eta esleitu gabeko lursailak, eta horiek eskatzen ahalko direla honako hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta zortzi eguneko epea igarota.
Eta hala ematen da aditzera, Meatzeei buruzko Legearen 54. artikuluan eta haren Erregelamenduaren 73. artikuluan adierazitakoarekin bat.
Iruñean, 2010eko uztailaren 27an.-Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Iñaki Morcillo Irastorza.
Iragarkiaren kodea: F1012925