110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2001/2010 EBAZPENA, irailaren 3koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Rocaforteko (Zangoza) industria eremuan eta haren luzapenean sartzeko biribilguneak ukitzen duen eremua mugatzeko proiektuko okupazioaren aurreko aktak egiteko deitzen duena, desjabetu ahal izateko.

Enpresako zuzendari nagusiaren uztailaren 6ko 1760/2010 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen Rocaforteko (Zangoza) Industria eremuan eta haren luzapenean sartzeko biribilguneak ukitzen duen desjabetze eremua mugatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Enpresako zuzendari nagusiaren abuztuaren 25eko 1966/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko irailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), behin betiko onetsi zen aipatu proiektua, eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren.

Aldez aurretik, Nafarroako Gobernuak 2004ko ekainaren 28an hartutako Erabakiaren bitartez onetsi zen Rocaforteko (Zangoza) industrialdea handitzeko industria eremu bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak sustaturik. Erabaki horretan berean, haren onura publikoa adierazi zen desjabetu ahal izateko.

Halaber, Nafarroako Gobernuak 2006ko apirilaren 24an hartutako Erabakiaren bidez,UPSk mugatutako finken okupazioa presakoa dela adierazi zen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako ondorioetarako, baita "Navarra de Suelo Industrial, S.A, (Nasuinsa)" sozietatea desjabetzearen onuraduna dela ere.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren azaroaren 21eko 430/2006 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen UPSa urbanizatzeko proiektua, Nasuinsak bultzatua, non Rocaforteko (Zangoza) industria eremuan eta haren luzapenean sartzeko biribilguneko aldaketa sartzen baita.

Nafarroako Gobernuak 2008ko maiatzaren 19an hartutako Erabakiaren bitartez UPSko aldaketa espedientea onetsi zen, Nasuinsak bultzaturik, eta 2010eko otsailaren 15eko Erabakiaren bitartez Smurfit Kappa Navarra, S.A.k bultzatutako UPSko aldaketa espedientea, bere jabetzako lurrak eremutik kentzeari buruzkoa.

Horregatik, bidezko da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Rocaforteko (Zangoza) industria eremuan eta haren luzapenean sartzeko biribilguneak ukitzen duen desjabetze eremua mugatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, baita Zangozako alkateari edo izendatzen duen zinegotziari ere, Zangozako Udaletxean ager daitezen 2010eko irailaren 28an, okupatu aurreko aktak egiteko, baita behin betikoak ere, haiek behar badira.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak agertu beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Industria Luzorua, S.A.ri (Nasuinsa), desjabetzearen enpresa onuraduna baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Zangozako herriko etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko irailaren 3an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1014640