1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1930/2010 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Galar Zendeako (Nafarroa) udalerriko Galarko Kontzejuaren herrigunean gas naturala banatzeko sarea" izeneko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.
Enpresako zuzendari nagusiak uztailaren 28an emandako 1854/2010 Ebazpenaren bidez, "Galar Zendeako (Nafarroa) udalerriko Galarko Kontzejuaren herrigunean gas naturala banatzeko sarea" izeneko proiektua onetsi, instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eman eta haren onura publikoa onartu zen.
Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariaren irailaren 27ko 285/2007 Foru Aginduarekin bat, organo titularra ez dagoenez,
EBATZI DUT:
1. "Galar Zendeako (Nafarroa) udalerriko Galarko Kontzejuaren herrigunean gas naturala banatzeko sarea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Galar Zendeako alkateari edo hark izendatzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Galar Zendeako udaletxean, 2010eko urriaren 14an.
Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.
Ekitaldi horretara titularrak berak agertu beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.
2. Ebazpen hau Gas Navarra S.A enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Galar Zendeako Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.
Iruñean, 2010eko abuztuaren 18an.-Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Enpresako zuzendari nagusiaren ordezkoa, Iñaki Morcillo Irastorza.
OKUPAZIOAREN AURREKO AKTAK EGITERA DEITUTAKOEN ZERRENDA |
Espedientea | |
Proiektua | "Galarko Kontzejuan gas naturala banatzeko sarea. Galar Zendeako udalerria (Nafarroa)". |
GALARKO UDALA (Getze Galar) |
Eguna: 2010eko urriaren 14a |
ORDUA | DESJABETU BEHARREKO ONDASUNAREN TITULARRA | HELBIDEA | FINKAREN KODEA | POL. | LURZ. | HERRIA |
10:00 | Ricardo San Martin Villanueva | Iturribide, 11. 31191 Espartza Galar (Nafarroa) | EG-01 | 10 | 963 | Espartza Galar |
10:30 | Julia María Bidegain Iragui | Errekaxar, 5. 31191 Espartza Galar (Nafarroa) | EG-02 | 10 | 255 | Espartza Galar |
Esteban Videgain Iragui | Nafarroako etorbidea, 7-10.a D. 31012 Iruña (Nafarroa) |
María Milagros Juana Videgain Iragui | Las Eras, 2. 31191 Espartza Galar (Nafarroa) |
10:30 | María Milagros Juana Videgain Iragui | Las Eras, 2. 31191 Espartza Galar (Nafarroa) | GA-01 | 11 | 417 | Galar |
11:15 | Fuencisla Londaiz Mencos | Jakinar.: SC Londaiz-Mencos. Posta kutxa 4317. 31008 Iruña (Nafarroa) | GA-02 | 11 | 233 | Galar |
Isabel Londaiz Mencos |
Joaquin Ignacio Londaiz Mencos |
Luis Fernando Londaiz Mencos |
11:45 | Jesús María Biurrun Artazcoz | El Salvador, 8. 31191 Galar (Nafarroa) | GA-06 | 11 | 243 | Galar |
María Rita Biurrun Barberia | Itzaltzu, 1-3.a ezk. 31014 Iruña (Nafarroa) |
F1013837 |
Iragarkiaren kodea: F1013837