110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

427/2010 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Kulturako zuzendari nagusiak emana, Erronkariko Pirinioetako Hiru Behien Zerga interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak honako txosten hau aurkeztu du:

"Erronkariko Udalak eskaturik, Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalak proposatu du Erronkariko Pirinioetako Hiru Behien Zerga interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzeko espedientea irekitzea, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Europan indarrean dagoen "nazioarteko itun" zaharrena da. Erritu hau denboran zehar egokitu egin zaie bai gorabehera historikoei baita une historiko bakoitzean erritua betetzen zuten gizarteek izandako beharrizanei ere. Horiek direla eta, aldaketak izan ditu.

XIV. mendean eman zen Ansoren arbitrajeko epaia, Erronkari eta Baretous haranak ukitzen zituena. Baina epai hori eman zen garaian beste asko ere eman ziren Pirinioetan, isurialde bereko haranen artean nahiz isurialde desberdinekoen artean, larreen erabileragatik. Larreen erabilera banatzeko akordio horiek ondo betetzen ziren garai modernoak heldu arte.

Epaian ez zen errituari buruzko informaziorik jasotzen. Bada, epaia eman zenetik gaur egun arte ia zazpiehun urte igaro dira, eta ez alferrik gainera. Epaia bera, haren edukia eta ondorioak mantentzen dira; alabaina, erritua, gizarteak urte horietan bizi izan dituen gorabeheren arabera aldatzen joan da.

Goiko larreetan ustiapen kolektiboa egiten zen, eta Erronkari eta Baretous haranen mugetan zeudenengatik arestian aipatu den Ansoko akordioa egin zen.

Horregatik guztiagatik, eta gure herriko jarduera tradizional hori gorde nahian, Hiru Behien Zerga ondasun ez-material deklaratzeko espedientea irekitzea proposatzen da.

Horrenbestez, eta honako hauek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz: Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legea, urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretua, Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzen duena (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatua) eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretua.

EBATZI DUT:

1. Hiru Behien Zerga interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzeko espedientea irekitzea.

2. Espedientea tramitatzen jarraitzea indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.

3. Ebazpen honen berri ematea Erronkariko Udalari, Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Kultura Ministerioko Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroari, aurretiaz idatzia gera dadin.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratzen denetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egon dadin, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, 2010eko uztailaren 6an.-Kulturako zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Úriz.

Iragarkiaren kodea: F1012484