1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1188/2010 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Cascanteko udal mugapean ehunak tindatu eta aprestua emateko instalazioaren Ingurumen baimen integratuaren amaiera deklaratu eta behin betiko itxiera baimentzen duena. Juan Burgos Pamplona, S.A. da titularra.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 2501/2007 Ebazpenaren bidez eman zen Ingurumen baimen integratua Cascanteko udal mugapean oihalak tindatu eta aprestua emateko instalaziorako, titularra Juan Burgos Pamplona, S.A. izanik.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 1823/2008 Ebazpenaren bidez ukatu zitzaion irekitzeko baimena Cascanteko udal mugapean oihalak tindatu eta aprestua emateko instalazioari, titularra Juan Burgos Pamplona, S.A. izanik.
2010eko ekainaren 11n, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko langileek instalazioak ikuskatzeko bisita egin zuten, jarduera bertan behera utzi dela eta instalazioak desegin direla egiaztatzeko.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. eta 106. artikuluek ezartzen dutenez, administrazio publikoek beren egintzak alda ditzakete, betiere aldaketa antolamendu juridikoaren kontrakoa ez bada, kasu honetan gertatzen den bezala, zeinetan, gainera, aldaketa Ingurumen baimen integratuaren titularrak eskatuta egin baita.
Ingurumenaren arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Cascanteko udal mugapean oihalak tindatu eta aprestua emateko instalazioaren Ingurumen baimen integratuaren amaiera deklaratu eta haren behin betiko itxiera baimentzea. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 2501/2007 Ebazpenaren bidez eman zitzaion baimena Juan Burgos Pamplona, S.A. titular duen instalazio horri.
2. Gehienez ere, hiru hilabeteko epea ematea ebazpen honen datatik aurrera, II. eranskineko lehen puntuan aurreikusitako baldintzen arabera instalazioak ixteko.
3. Gehienez ere, urtebeteko epea ematea ebazpen honen datatik aurrera, lurzoruko kutsadura mailaren azterlana egiteko, II. eranskineko bigarren puntuan aurreikusitako moduan.
4. Nafarroako Hondakin Arriskutsuen Ekoizle Txikien Erregistroko inskripzioa (kodea: PP/1225/NA/2006) kendu dela deklaratzea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
7. Ebazpen hau jakinaraztea Juan Burgos Pamplona, S.A.ri, Cascanteko Udalari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari, NILSAri eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2010eko abuztuaren 5ean.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
I. ERANSKINA
Instalazioaren deskripzioa.
Oinarrizko datuak:
-Cascanteko 2. poligonoko 125. lurzatia eta 3. poligonoko 670.a dira Ingurumen baimen integratuaren proiektuan, amaieraren xede den horretan, sartzen diren lurzatiak.
-Ez da inolako ekoizpen jarduerarik aurreikusten instalaziorako.
Zutik dirauten eraikin, barruti, instalazio eta ekipo garrantzitsuenak:
-Jarduera bertan behera utzi eta instalazioak desegin ondoren oraingo nabeak bakarrik geldituko dira zutik, bulego eta aldagelen eremuarekin, barreneko beste instalaziorik gabe. Eta nabeek hartzen ez dituzten eremuetan, hormigoizko zolata geldituko da.
II. ERANSKINA
Baldintzak
1. Instalazioen itxiera.
-Instalazioa garbitu eta sortzen diren hondarrak kudeatuko dira.
-Hodiak, biltontziak eta bulegoetako altzariak kenduko dira.
-Kudeatzaile baimendu baten bidez, sortzen diren hondarrak kenduko dira.
2. Lurzoruko kutsadura mailaren gaineko azterlana.
-Instalazioaren lurzoruaren gaineko azterlana eginen da, haren ezaugarriak zehaztu eta sailkatzeko urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan ezarritako irizpideen arabera, horren bitartez ezarri baitziren lurzorua kutsatzen ahal dituzten jardueren zerrenda eta lurzoruak kutsatutzat jotzeko irizpide eta estandarrak. Honako hauek eginen dira:
- Laginketa plana prestatzea, eskura dagoen informazioan oinarrituta.
- Lurzoruaren ezaugarriak zehazteko zulaketak.
- Lurzoru eta ur laginak hartzea.
- Determinazio analitikoak egitea, bai laginak hartzeko unean, lurzoruko KOH, erabakiak hartzeko behin betiko laginak aukeratzeari begira, bai gero, laborategian, hartutako laginenak.
- Ondorioak ateratzea.
Azterlan hau, gai kutsatzaileei eta erreferentziako maila generikoei dagokienez, lurzorurako aurreikusitako erabilerari egokituko zaio; hori guztia, 9/2005 Errege Dekretuan zehaztutakoa betetzearren.
Iragarkiaren kodea: F1013492