110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1145/2010 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak martxoaren 12an emandako 36/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Ezprontzedako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak martxoaren 12an emandako 36/2010 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Esprontzedako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, aldaketaren testu bategina aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak haren alde emandako txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren martxoaren 12ko 36/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Foru agindu horren bidez, behin betiko onetsi zen Esprontzedako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua. Haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Esprontzedako Udalari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 11n.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

36/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Esprontzedako Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

Esprontzedako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea; dena dela, horretarako, foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Esprontzedako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, hirigintzako alderdi hauek zuzendu behar dira:

-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren 2007/103467, 2006/290125 eta 2005/137254 txostenetako determinazioak, UPO baten eskumenen mailakoak direnak.

-Exekuzio unitate bakoitzaren determinazioak, planean proposatu direnak, dagokion azterlan hidrologiko-hidraulikoa aurretik tramitatzearen baldintzapean geldituko dira. Azterlanak plana exekutatu daitekeela finkatu beharko du.

-Industriarako hiri-lurzoru finkatu gabean, exekuzio unitateen azalera eta gutxieneko lurzatiaren izaera ikusirik, behar diren erabilera publikoko aparkatokien kopuruari 10 gehitu behar zaizkio. Horietako batzuk lurzati pribatuan kokatu behar direnetako batzuk izan daitezke, Planaren hirigintza araudiaren 43. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, udalak eskaturik.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Esprontzedako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 12an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F1013570