110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

502/2010 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "AM-273172 Uraren goi hornidura Argiñaritzera, Etxarrenera eta Girgillaora" izeneko proiektua behin betiko onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak otsailaren 18an emandako 113/2010 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen hamabost egunez "AM-273172 Uraren goi hornidura Argiñaritzera, Etxarrenera eta Girgillaora" izeneko proiektua eta haren ondoriozko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak martxoaren 24an emaniko 195/2010 Ebazpenaren bidez aipatutako proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda handitu zen, eta jendaurrean jarri zen beste hamabost egunez.

Bi epe horiek alegaziorik aurkeztu gabe iragan direnez, bidezko da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "AM-273172 Uraren goi hornidura Argiñaritzera, Etxarrenera eta Girgillaora" izeneko proiektua behin betiko onestea.

2. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Girgillaoko Udalaren, Girgillaoko Kontzejuaren eta Etxarren-Girgillaoko Kontzejuaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki oholetan.

3. Ebazpena Girgillaoko Udalari, Etxarren-Girgillaoko eta Girgillaoko kontzejuei, Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 4an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Blas Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F1013315