110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

358/2010 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Horren bidez agintzen da onestea "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailearen zordunketa eta kreditu transferentziak, 2009ko ekitaldiko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu arruntaren likidazioa, eta ekitaldi horren amaierako egoeraren balantzea eta galeren eta irabazien kontua.

"Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileak eskatu du onets daitezen 2009ko ekitaldiko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu arruntaren aldaketa eta likidazioa, eta ekitaldi horren amaierako egoeraren balantzea eta galeren eta irabazien kontua.

Horretaz gainera, aipatutako kontseilu arauemaileak aurkeztutako idazkian adierazten du diru-sarreren aurrekontuan 2.500,00 euroko zordunketa transferentzia egin zela, eta gastuen aurrekontuan 24.355,00 euroko kreditu transferentzia; hala ere, transferentziok ez zuten aurrekontu osoaren gehikuntza edo murriztea eragin.

"Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileak aurkeztutako dokumentaziotik eta egindako auditoretzaren txostenetik ondorioztatzen da "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailearen 2009ko egoeraren balantzeak 3.077.810,93 euroko saldora iritsi zela, bai bere aktiboan bai bere pasiboan.

Ikusirik Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuaren proposamen txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailearen 2009ko ekitaldiko aurrekontu arruntaren likidazioa onestea, ekitaldi horretako egoeraren balantzearekin eta Estatuaren auditoretzaren txostenean adierazitako emaitzekin bat. Nolanahi ere, foru agindu honek ez du onetsitzat ematen ebazteke dagoen inolako diru-laguntzarik.

Likidazio hori onesteak ez dakarkio departamentu honi inolako konpromisorik bertan ezartzen diren diru-laguntzei dagokienez.

2. Onestea 2.500,00 euroko zordunketa transferentzia diru-sarreren aurrekontuan eta 24.355,00 euroko kreditu transferentzia gastuen aurrekontuan, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileak eskatuta, gerakina duten kontu-sailetatik aurrekontuko zuzkidura nahikoa ez duten kontu-sailetara; hala ere, transferentziok ez dute aurrekontu osoaren gehikuntza edo murriztea eragin.

3. Foru agindu hau "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileari eta Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioko Kalitate Deituren eta Nekazaritzako Elikagaien Sustapenaren Zuzendaritzaordetza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko uztailaren 23an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1013125