110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak hartua, langileen plantilla organikoa onesten duena, 2009ko abenduaren 31ko egoera aintzat hartuta.

Nafarroako Kontseiluak, 2010eko uztailaren 26an egindako bilkuran, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Legeak erakunde horri autonomia organiko eta funtzionala ematen dio (2. artikulua) eta ezartzen du hango langileei Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaion legedia aplikatuko zaiela (29. artikulua). Hori garatzeko, Nafarroako Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamenduak, otsailaren 28ko 90/2000 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, 40.2 artikuluan Kontseiluari esleitzen dio bere plantilla organikoa eta plantillaren aldaketak onestea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, xedatzen du administrazio publiko horiek urtero funtzionario guztien zerrenda prestatuko dutela, urte bakoitzaren abenduaren 31n itxia, eta zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela (19. artikulua).

Xedapen horiekin bat, bidezkoa da kontseilu honetako funtzionarioen urteko zerrenda eta plantilla organikoa onestea eta biak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak, kontseiluburuak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2009ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuan ari diren langileen plantilla organikoa onestea.

Lanpostua

Zenbakia

Araubide juridikoa

Maila

Izendap. librea

Esklusibitatea

Lanpostua

Mailaren osag.

Lehendakaritzako idazkaria

1

G

X

Legelaria

1

F

A

55

58

F: funtzionarioa

G: kabineteko behin-behineko langilea-izendapen librekoa

2. 2009ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuan ari diren funtzionarioen zerrenda hau onestea.

Izen-deiturak

Maila

Gradua

Lanpostua

Administrazio egoera

Hutsik

A

Legelaria

3. Erabaki hau Nafarroako Gobernuari jakinaraztea, bidezko ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin beharrezkoak diren aginduak ematea.

Iruñean, 2010eko uztailaren 28an.-Kontseiluburua, Enrique Rubio Torrano.-Kontseilukide-idazkaria, José Antonio Razquin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: F1013075