110. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutuen gordailua: "Asociación Navarra de Desguace y Reciclaje del Automóvil (ANADRA)".

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta hartan ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2010eko uztailaren 19ko 10:00etan, lanbide erakunde honen estatutuak aurkeztu zirela: ''Asociación Navarra de Desguace y Reciclaje del Automóvil (ANADRA)''. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitateak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Javier Goñi Arraiza (Recuperaciones Valdizarbe) eta Manuel Manjón Carrera (Desguaces la Cabaña).

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei jakinarazi eta jakin dezaten. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2010eko uztailaren 28an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F1012923