107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko industria ingeniari tekniko elektriko izateko 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa
bidez betetzeko

Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2010eko ekainaren 29an:

SPR 29-JUN-10 (2/PR).

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta industria ingeniari tekniko elektriko izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 11. oinarriari jarraikiz, deialdia Lehendakaritza Alorreko zuzendariak 2009ko maiatzaren 13ko ebazpenaren bidez onetsi baitzen (2010eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 24koa), eta ikusirik, orobat, aurkeztutako izangai bakarraren hautua, ebatzi dut Iñaki Apezteguía Luquini Hiri Kontserbazioko Alorreko 200206-6 lanpostua esleitzea.

Deialdiaren 11. oinarriko bigarren puntuan ezarritakoarekin bat, lanpostu hutsaz jabetzeko data zehaztea, hain zuzen ere, 2010eko uztailaren 10a.

Iruñean, 2010eko ekainaren 29an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1013677