107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2010eko ekainaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontua.

Erabaki hori 2010eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 189.680 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 45.000 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 87.800 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 365.342,92 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 136.420 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 121.000 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten beste diru-sarrera batzuk: 798.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.743.242,92 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 231.506,92 euro.

2. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 438.991 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 23.000 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 51.800 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 936.445 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 61.500 euro.

Gastuak, guztira: 1.743.242,92 euro.

Oteitzan, 2010eko abuztuaren 18an.-Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1013826